Ustekabe txaranga San Prudentzio jaietan: Traña-Matiena

2012-04-28 By

Iaz bezala aurten ere Matienako jaietan arituko gara. Emanaldia bihar izango da, igandearekin, arratsaldeko 6ak eta 8:30ak bitartean. Jaien egitarau osoa Abadiñoko Udalaren webgunetik jeitsi dezakezue (pdf).

Aratosteetatik hona egindako lehen emanaldi publikoa izango da hau. Bitartean aurtengo udarako kantutegia fintzeko lanetan ari gara entsaioetan.