CIELITO

Eibarren da zerutxo bat
Eibarren da zerutxo bat
nere oso atsegingarri
eta batez be maitagarri.

Eibarren da zerutxo bat
Eibarren da zerutxo bat,
hainbat eibartarren
dantza leku alaia
eta neska-mutillen
maitasun iturria.

Untzagako plazia
gure gazte-leku berezia
ez nuke nahi zugandik aldendu
nere pozen irudia zera.

Untzagako plazia
gure gazte-leku berezia
beti zaitut goguan,
Zu lakorik beste bat
ezin lakorik beste bat
ezin diteke ba izan
gure munduan.

Eibarren da zerutxo bat….
Goazen ba, goazen
gure bihotzak Alaitutzera.
Goazen Untzagara
danok jolastera
soñu ederren
eragiñagaz dantzatutzera
ta Eibarko herriaren
bizi-poza erakustera.

cielito

EIBARKO HERRIA

Eibarko herria guztiz da noblia,
han egiten dan lana da oso ona, enda* barriz ugaria.

Egiten da pistola eskopeta arin,
fundizioko bihar grabauan ere, gauza fiña.
Eibarko semiak ein zazue ahalegiña,
ikusi deixen umek gurasuak egiña.

Eibar zer dezuten da gauza jakiña,
Gipuzkoa barruko herririk haundiña.
Egiten da bizikleta, josteko makiña,
laister egingo degu automobilla.*

Bizi bedi Eibarko herria
zabal zazu aurrera bidia.

eibarko-herria

FORJARIEN KANTA

Gaur forjariak lana utzirik
gatoz guztiok kalera
labeak oso itzaldu eta
protesta bat egitera.

Mailu burdinak bota ditugu
hantxe bertan bazterrera
ez dugu nahi berriro ere
toki hartara lanera.

Dinbili, danba! gau eta goiza
su eta keen artean
sosegu eta deskantsu gabe
geure buruen kaltean,
horrexegatik lanak utzirik
gatoz guztiok batean.

Gora, bai gora beti, gora forjaria!
Langile trebe zintzo da mailukaria
lurpera, bai lurpera beti nagusia!
Ez digute egingo nahi duten guztia.

Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

Hiru babarrun jateagatik
horrenbeste neke, pena,
erdi ustelik aurkitzen dute
forjariaren barrena,
gure kontura egiten dute
nagusiek nahi dutena
gure lepotik gizentzen dute
bete faltrikara dena.

Oso goizetik lanean hasi
su eta keen artean,
dinbili, danba! gelditu gabe
guztiz ilundu artean,
arropa denak puskatzen eta
osasunaren kaltean.

Ez badigute guri jornalik haunditzen
berriro gu ez gara lanera bihurtzen
arrazoiz gehiago badugu eskatzen
ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.

Ez badigu ematen arrazoia guri,
ez badigu ematen behar legez ongi
su emango diogu geure fabrikari
eta nagusiaren etxe guztiari.

forjarien-kanta

AGUR ESANDA BANUA NI

Agur esanda banua ni
zuk nahi badezu etorri
amoriozko begi ederrak
erakustera alkarri.

Gaur hamarretan soltera nintzan
hamabietan senartu
ordubi santu goizekuetan
gelditu nintzan alargun.

Ai, zelako setimentua,
ai, zer pena bihotzian,
ordubi santu goizekuetan
alargun gelditutzian.

agur-esanda-banua

HIMNO A EIBAR

En euskaro rincón escondido
hay un pueblo olvidado tal vez
donde impera por ley el trabajo
y es orgullo sin ser altivez.

No detengas tu paso ¡adelante!
postergado quizá por error
con tu santo trabajo mantienes
que en la lucha te sobra valor.
Sus blasones son feudos castillos
son sus industrias que existen doquier
es el lema de un pueblo
que los pueblos debieran tener.

Esto es Eibar. Esto es Eibar.

Sus preclaros hijos
enaltecen su plácido hogar,
y en amor que a su suelo demuestran
Eibar viva ¡viva! les hace exclamar.

agur-esanda

SUITE EIBARTARRA

AI ANTON
Ai Anton, Antontxo zara zu
kuartillo t’erdigaittik ohia saldu dozu
Ama datorrenian,
aitta datorrenian,
etxetik kanpora bialduko zaittu.

BIHAR DA URTEBETE
Bihar da urtebete ezkondu nintzala
egun bat gutxiago damutu zaidala,
ai! hau zorigaiztoko ezkondu biharra
bost aldiz etorri zait begira negarra.

ALPERRIK
Alperrik izango dira
etxian hasarre
ez nabe mudatuko
hiltzen ez banabe,
hil eginda gero be
arkitzen banabe,
lehengo hitzetan firme
billatuko nabe.

suite-eibartarra

HIRU GIZON ILUSTRE

Hiru gizon ilustre, itturri bidetik
mozkor-mozkor eginda Elgetakaletik,
Aulestik heltzen zion Loperi lepotik
ez muzturrez aurrera erortziagatik.

La esposa decía, Iriagaittikan:
− No le puedo sacarle, Tocayonetikan.

Porque le gusta mucho napar beltzetikan
no le gustará tanto Urkusuko urikan.

Urkusuko itturrixak, baleki berbetan
zerbaitt esango leuke, astelehen goizetan.

hiru-gizon

ARRAGUETA KALIAN

Arragueta kalian
merianda haundixa
bost atsoren artian
sei azunbre ixa,
jarri ziradenian
mozkortuta ixa
alkarri erakusten, maittia
Tutulu mendixa.

Batak beltza zuala
bestiak zurixa
jarrittako tokian
egin zuten txixa.

Handitxik formatu zan
Eibarko ibaixa
atzeruzka jausitta, maittia
itto ziran ixa.

arragueta-kalian

ARRATEKO AMA

Arrateko ama,
gure zaindari onena,
Gure herri dana
hartu eta zaindu, Ama.

Zure semean
eskerrak iritsi dagiguz
Danok zerura
juan gaitezen, Ama, egizu.

arrateko-ama

VENID AL PUEBLO DE EIBAR

Venid al pueblo de Eibar
que el valle no tiene rival
que tiene lindas chicas
y un clima casi tropical
todo el que veranea
jamás se quiere marchar
porque todo lo que le rodea
le produce gran bienestar.

Somos de Eibar, somos la hostia
¡viva la madre que nos parió! (bis)
Si por Untzaga pasas por casualidad
con la gente de Eibar querrás bailar
porque de Eibar, porque de Eibar,
jamás te podrás olvidar.

Invierno caliente y el verano fresco
primavera verde y el mejor otoño
y con este clima casi tropical
me dirás quién se quiere marchar.

venid-al-pueblo-eibar

EIBAR TIENE SU ENTRADA

Eibar está situado a dos palmos de la carretera
San Sebastián por Elgoibar y Bilbao por Ermua.

Es una villa industrial, comercial y mercantil
tiene vía con su túnel y mucha Guardia Civil.

Venid, venid y verán, Eibar, es un pequeño,
¡¡es un pequeño, es un pequeño pueblo industrial!!

Hay Banda Municipal y también tanbolintxeros
un carrito para la basura, “Oxabia” de barrendero
Y en la plaza de mercado, por la mañana temprano,
la popular “Maria Ondarru” para vender el pescado.
Venid, venid….

La Calle Elgeta-kale, camino para el cementerio
donde se construyen casas de dos pisos y medio.
La Calle Barrenkale, otro punto principal,
donde no puede pasarse la gente sin resbalar.
Venid, venid…

La Calle Bilbao la Vieja, otro punto muy comentado,
donde el Gobierno alemán ha puesto el consulado.
La Calle de Ardanza, otro punto principal (servicial),
para todas las personas que se quieren suicidar.

(La Calle Muzategi, otro punto señorial,
donde vive “Taldonio” con su familia real…)
Venid, venid…

eibar-tiene-su-entrada