Skip to content

Gabonetako emanaldia ostegunean, Eibarko kaleetan

2011/12/20
by

Ustekabe fanfarreak Eibarko kaleak alaituko ditu datorren ostegunean, hilak 22, Gabonak direla-eta egingo den hiru orduko kale animazioaz. Aktuazioa, ohiko bilakatu den bezala, Estaziño kaletik hasiko da eta bertatik abiatuta Untzagarantz abiatuko da fanfarrea, horretarako Estaziño, Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria kaleak zeharkatuz. Kalejira eta kale animazio hau arratsaldeko 18.30etan hasiko da, esan bezala, tren geltoki aurretik abiatuta eta Untzaga Plazaraino. Horrez gain Ego-Gain eta Kalbetoi kaleetan ere arituko da fanfarrea.

Horrarte, ohiko ibilbideari dagokionez. Baina horrez gain beste kale batzuetatik ere pasako dira musikari eibartarrak: Bista Eder eta Ifar Kale kaleak, Zuloagatarren, San Agustin, Bidebarrietatik Urkizura egingo den jeitsiera. Kale guztiak zeharkatzeko hiru ordu izango ditu fanfarreak, emanaldia arratsaldeko 9.30etan amaituko baita, Urkizu inguruan ziurrenik.

Aktuazio hau Eibar Merkataritza Gune Irekia elkargo publiko-pribatuaren ekimenez izango da, eta Ustekabe fanfarrearen 2011. urteko azken aktuazioa izango da hau, hurrengo aktuazioa hilabete beranduago izango delarik. Hainbat dira Ustekabek 2011. urtean zehar Eibarren egin dituen aktuazioak: danborrada, Sanandresak, Kaldereroak, Aratosteetako larunbata… eta baita Eibartik kanpoko aktuazioak: Zaldibar, Mungia, Elgeta, Matiena, Bergara, Bermeo, edo Errioxako Castañares-eko kanpina, besteak beste. Azken urteotan baino aktibitate handiagoa ari da izaten aurten Ustekabe udatik hona: irailean Bermeon eta Bergaran izan zen, eta Sanandresetan jo ondoren, berriro irtengo da kalera abenduan.

Urtarrilerako eta otsailerako emanaldi gehiago dauzka programatuta Ustekabek. Laster emango dizuegu horien berri. Bitartean, ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: