Aratosteak 2011

2011-03-04 By

Gaur arratsaldean kaldereroetan parte hartu ondoren, bihar arratsaldez berriro ere irtengo da Ustekabe fanfarrea Eibarko kaleak alaitzera. Erdialdetik Urkizura jeitsi, eta arratsaldeko 8etan Urkizutik berriro ere Toribio Etxebarria kalera igoko gara kalejiran. Guztira, 3 orduz arituko gara kalez kale, hainbat musika estilo jorratuz: kalejirak, mexikanadak, pasodobleak, rock, ska… guztira ehun kantu inguruko errepertorio zabala baitu Ustekabek.

Ustekabe fanfarrearen lehen aktuazioaren 10. urteurrena betetzen da, hain zuzen ere, aurtengo aratosteetan; izan ere, estreinua 2001.eko aratosteetako ostegunean izan zen, duela 10 urte. Tarte honetan elkarte eta erakunde askori eskerrak eman beharrean aurkitzen gara. Aratosteetan, bereziki Eibarko Udalari eta Kezka Dantza Taldeari, baina oro ar Eibarko herri guztiari.

Aktuazioak:

  • Ostirala, martxoak 4, 19.30. Kaldereroak. Urkizutik Untzagara, Eibar.
  • Larunbata, martxoak 5, 18.00-21.00. Eibar.

Duela 3 urteko Aratosteetako pregoia, 2008an, Ustekaberen eskutik