
Sousafoia, txarangetako tuba
Txarangako instrumenturik baldin bada benetan ikusgarria, sausafoia da hori. Haurrek harriduraz begiratzen dute, baita nagusiek ere.
Nola deitzen da tronboi erraldoi hori? Galdetzen dute batzuek. Antena parabolikoa ote den zirikatzen dute besteek. Txarangako Pablo da bere haize nekaezinakin instrumentua betetzen duen kidea,
Sausafoia edo sausafonoa da bere benetako izena (ez nahastu saxofoia eta sausafoia), nahiz eta gehienetan helikoia edo tuba izenak erabili. Tuba mota zehatz bat da sausafoia, helikoiaren antzekoa, baina gure sausofoilaria berezko izena erabiltzearen aldekoa denez, hara hor azalpena. John Philip Sousa martxa konposatzaile eta banda zuzendariaren enkarguz egindako instrumentua da, 1890. hamarkadan garatutakoa. Helburua zen tubaren soinua bandaren gainetik zuzentzea. 1920. hamarkadan kalejiretan erabiltzen hasi ziren, eta hortik batzuek “martxarako tuba” izena erabiltzea.
Funtsezko instrumentua da txarangarentzat, bere ezaugarriak direla eta. Gaur egun daukaguna bigarren eskuko denda batean aurkitu genuen, Frantzian, 2012an. Ordutik hona hamaika lekutan erabili dugu, jairik jai, eta erabat zaharberritu dugu orain. Bilboko lutier baten esku utzi dugu (Fertxi), tamainako instrumentuak konpontzen ohituta baitago. Txapa, pintura, garbiketa, pistoiak… lan gogorra egin du eta emaitza ikusgarria izan da. Zaharraren xarma eta berriaren diztira dauzka orain eta pozez eramango dugu plaza batetik bestera!
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu