Gabonetako emanaldia Ermuan

2012-12-19 By

Pasa den larunbatean Eibar Rugby Taldearekin poteoa egin ondoren, datorren larunbatean hilak 22 Ermuko kaleetan zehar arituko da Ustekabe fanfarrea, bertako dendari elkartearen ekimenez, arratsaldez, 18.30etatik 22.00etara.

Ustekabez gain, Ermuko Irulitxa txaranga ere bertan izango da. Ez da lehen aldia bi fanfarreek emanaldi batean topo egiten dutena, izan ere Ustekaberen V. urteurrenean zein Irulitxaren X.ean anaitasunez batak bestea gonbidatu zuen, eta horrez gain Sama-Siku fanfarrearen urteurrenean ere topo egin izan dute, besteak beste.

Iazko gabonetan antzeko emanaldi bat eskaini genuen Eibarren, Zona 10 Eibar gunearekin elkarlanean.

18 emanaldi 2012an

Hau izango da, ustekaberik ez badago, 2012. urteko azken emanaldia. 2012. urtean zehar, datorren larunbatekoa zenbatuta, 18 emanaldi egin ditu Ustekabe fanfarreak: Donostiako danborrada, Eibarko Kaldereroak, Bilboko Konpartsekin aratosteak, Aratosteak Aretxabaletan, Matienako San Prudentzioak, Ubideko jaiak, goizaldeko kalejira Eibarko Sanjuanetan, Eibarko umeen danborrada, Elgetako jaiak, Errioxako Castañareseko kanpina, Gasteizko jaiak, Laudioko jaiak, Bergarako San Martinak, Turutarran fanfarrearen urteurrena Zorrotzan,Eibar-Athletic kopako partidua, San Andresak Txirrindulari Elkartearekin, Eibar Rugby Taldearen kalejira, eta Ermuko gabonetako emanaldia azkenik. 2013. urtean beste horrenbeste egiteko asmoa dauka Ustekabe fanfarreak.