10 urte
2000. urteko abenduaren 1a zen, ostirala. Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskola hartan, garai hartan Errebal kalean, Mari Karmen Etxeberria irakasleak Banda zuzendu ondoren atzeko parke txikian zeuden talde hartako nagusienak. Nagusienak? Bai, baina gazteak, oso: 15 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak ziren.
1983 eta 1986. urteen artean jaiotako 16 lagun izan ziren taldea sortu zutenak: Ander Azpiazu, Iñaki Orbegozo, Nagore Fernandez, Mikel Larrañaga, Gorka Conlledo, Jokin Jauregi, Gaizka Azketa, Andoni Martin, Ekhi Zugasti, Maitane Markina, Jon Kortabitarte, Ibone Arretxe, Jorge Llama, Lara Quintana, Miren Narbaiza eta Nerea Zubizarreta. Sortzaileek, hamar urte hauetan txarangatik pasatutakoek eta gaur egungo kideek elkarrekin afaldu genuen duela bi aste.
Idatzita laga genuen taldearen historia eta laster ospakizun handia egingo dugu. Momentuz esker hitzak besterik ez: taldea sortu zuten gazte ausart horiei, eta 10 urte hauetan gurekiko konfidantza erakutsi duten bezero eta lagun guztiei. Eurei guztiei esker, aspaldi sendotutako proiektua da fanfarre hau.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu