Twitter probatzen

2009-09-15 By

Ustekaberen twitter kontua sortu dugu pasa den astean, eta konfiguratu dugu zuzenean mezuak Facebookeko gure perfilean argitaratzeko, eta baita hemen, ustekabe.com webgunearen eskumako menuan agertzeko gure azken twitteoak. Datozen hilabeteotan jeitsi egingo da Ustekaberen aktibitatea eta ez da hainbeste antzemango; baina aurrerago, aktuazioetatik eguneratu ahal izango dugu telefono mugikorraren bidez.

Bergaran egon ginen larunbatean, eta oraindik ez genuen mugikorrez eguneraketak egiteko beharrezko konfigurazioa ezarrita. Bueltan tweet hau idatzi genuen:

Bergaratik bueltan. Azoka, bazkarixa, jolasak, umiendako tallerrak… gustora aritu gara 7 orduz giroa alaitzen!

Ba, horixe. Ez genuen zuzenean kontatu, baina egun ederra pasatu genuen Bergaran. 🙂