Ustekabe “orrialdea” izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez “lagun” bat
Ustekaberentzat Facebooken perfil bat sortu genuen aspaldi. Baina aurrerantzean hori utzi eta zaleen orrialdea izango da Ustekabek Facebooken jarduteko modua. Aspalditik buruan geneukan kontu bat zen, eta Sustatu albistegiaren jauziak akuilatuta egin dugu aldaketa guk ere. Sustatuk emandako arrazoi berberak bultzatuta egiten dugu aldaketa.
- Facebooken arauen kontra doa taldeari izaera pertsonal hori ematea.
- Ustekabe “lagun bat” baldin bada, Ustekabe perfilaren atzean dagoenak sarbidea zuen lagunen informaziora.
- Estatistika zehatzak ematen dizkigu orrialdeak.
Nola egin migrazioa
- Kendu Ustekabe laguna. Ezabatu. Sartu eta ezkerreko aukeretan Lagunen artetik kendu klikatu. Argazkia du Ustekabeko hainbat kiderena, txuriz jantzita Gasteizko kale batean.
- Gehitu Ustekabe fanfarrea, orrialde gisako presentzia. http://facebook.com/ustekabe. Hemendik aurrera garatuko dugun bakarra. Irudia du Ustekaberen logotipoa.