Agurra

2007-11-12 By

Haurdunaldi oso bat, bederatzi hilabete alegia, pasa ditugu webgunea desaktibaturik. Blog honen bidez Ustekabe internetera itzuli nahi dugu. Modu xumean bada ere, hemendik gure ekintzen berri emango dugu. Flickr eta Youtubez baliatuko gara argazkiak eta bideoak ekartzeko, eta alboko zutabean intereseko albisteak batuko ditugu “Desafineak” atalean.

Ongietorri modua, duela bi urteko testu bat dakargu gogora. Gure V. urteurrena zela eta, Felipe Juaristi idazleak idatzi ziguna, hain zuzen.

Musika, dantza egiteko gogoa barnean sortu eta hor geratzen da, erlean bere aberaskan bezala, giroak edo gogoak, edo biek batera, kanpora bultzatzen duten arte, bazterrak alaitzeko, bazterrak soinu gozoz ukitzeko, bazterrak bizi-tantaz bustitzeko.
Felipe Juaristi. Moldatua.