Fanfarre barik jeitsiko da Celedon
Azken urteotan Bihotzatarrak fanfarrekoak Gorka Urbina aka Celedonen atzetik joan izan dira jotzen, Andre Zuriaren plaza jendez beteta zegoela. Horrelako egoera batean musika instrumentua jotzea astakeria galanta da, eta bertan behera utzi dute aurten. Erabaki guztiz ulertzekoa, nire ustez.
El Correon irakurri dudanez, ekitaldian apurtutako instrumentuak ordaintzeko eskatu diote Udalari, eta Udalak ezezkoa eman du. Horren aurrean eta musikarien segurtasuna bermatze aldera hartu dute ez jotzeko erabakia.
Txarangan jotzen dugunok badakigu zer nolako egoerak bizi izaten ditugun askotan: jendez betetako kale estuetan bultzadak jasotzen, mozkortutako eta errespetu gutxiko jendearekin askotan, eta horrelako egoeretan zauritzea oso erraza da.
Gasteizko txupinazoan iaz Ustekabeko musikari bat zauritu zen, eta ezin izan zuen aste osoa jo. Berez arriskutsua den ekitaldi batean arrisku larregi hartzea iruditzen zait bertan jotzea, instrumentuak apurtzeko aukerarengatik eta baita, noski, musikarien osasunaren mesedetan.
Erreferentzia Sustatun
Josu Mendicute. Ustekabe fanfarreko kidea.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu