Lokal berria daukagu
Errebal kalean hasi ginen 2000. urtean. Duela pare bat urte Musika Eskola Portalea kultur etxera eraman zuten, eta hara joan ginen, aurtengo udara arte. Portalea lehenago AYA (Agirre y Aranzabal) enpresa zegoen eraikinean egindako kulturetxea da, eta fabrika ohi batetik beste batera goaz.
Izan ere, hemendik aurrera, denboraldi baterako behintzat, Bittor Sarasketa kalera goaz, lehenago Beistegi Hermanos (BH) zegoen tokiko 3. pisura, hainbat urtez “Ama-Lur” elkartearena izan dena. Lokala konpartituko dugu “Cielito” Udal Musika Bandarekin, “Usartza” Txistulari Taldearekin eta Eibarko Danborradarekin. Txukuntzen ari gara oraindik, baina argazki batzuk igo ditugu gure Flickr kontura.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu