Facebook orrialdeak helbide berria
Facebook orrialdearen helbidea aldatu dugu. Url berria honako hau da: http://facebook.com/ustekabefanfarrea.
Uste dugu url egokiagoa dela oraingoa, lehengoa “ustekabelaguna” baitzen. Url-arekin arazoa aspaldikoa da: profil pertsonaletik zale-orrira aldaketa egitean gertatu zitzaigun, erabiltzen ez genuen zale-orri bat geneukan /ustekabe helbidepean, eta profila /ustekabelaguna helbidearekin. Aktibitaterik gabeko orria ezabatu eta profila (ordurarte erabiltzen genuena) orri bilakatu genuen, url-a aldatzea ezinezko egin zitzaigularik. Urteotan hasierako helbide hori berreskuratzea ezinezkoa izan zaigula ikusita, egokiago ikusi dugu /ustekabenfafarrea jartzea lehengoa beharrean.
Eragozpenak barkatuko dizkiguzuelakoan, gogoratu Twitterren ere bagaudela @ustekabe erabiltzaile izenarekin.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu