Eibarko euskaran egindako egutegiak
Eibarko euskaran idatzitako 3.000 poltsikoko 2013ko egutegi egin ditugu doan banatzeko.
Ekimena Badihardugu Euskara elkarteak eta Eibarko Udalak antolatutako Eibarko euskara ikastaroari esker bururatu zaigu. Eibartar askok ez daki egun eta hile izenak gure euskalkian, eta modu merke ta praktikoa iruditu zaigu horretan laguntzeko. Izan ere, egunotan jende askok oparitzen ditu antzeko egutegiak, baina gehienetan gaztelaniaz edo euskara batuan.
Hobekuntza proposamen batzuk jaso ditugu dagoeneko. Twitter bidez Mikel Larreategik eta Asier Sarasuak esan ditugutenez, domekia hobeto dago domeka baino; eta dizienbria ondo badago ere, abendua hobestea sujeritu digute. Eibarko Euskara twitter kontutik, berriz, egutegiaren beste aldeko txartelean txarangia eta fanfarria hitzak erabiltzea proposatu digute. Kontuan izango dugu.
Prentsa oharra / Nota de prensa (PDF)
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu