Korrika, Ustekabe ere euskararen alde

2011-04-11 By

Azken urteotan bezala aurten ere lekukoa hartuko dugu Korrikan. Aurtengoan Eibarko erdialdean egokitu zaigu lekukoa eramatea: San Andres pasealekuan. Kutxaren bulego aurrean hartuko dugu, eta El Corte Ingles semaforo aurrean pasako diogu lekukoa hurrengoari.

Testigua Aimar Goenaga perkusionistak eramango du Ustekaberen izenean, 1476. zenbakiarekin, eta aurreikusten denez, ordu kapikuan: 21.12 inguruan.

Korrika. Eibar, 21.11. San Andres pasealekua. Kutxa – El Corte Inglés. Peto zenbakia: 1.476. Aimar Goenaga (Ustekabe fanfarrea).

Euskararen aldeko konpromisoa

Modu honetan Ustekabe fanfarreak euskararekiko beti izan duen konpromisoa berresten du, fanfarrea sortu zenetik beti jarraitu duen ildotik. Konpromiso hori urte hauetan modu askotan erakutsi dugu: Korrikan parte hartuz lekukoa eramanez eta aktuazioak eginez, Ikastolan Euskaraz Bizi olinpiadak alaituz, La Salleko Euskal Astean edo Bizkaiko Ikastolen Ibilaldian parte hartuz, kudeaketa eta komunikazioa euskaraz burutuz, Euskararen egunerako ekitaldi bereziak prestatuz, kantu euskaldunen bertsio berriak eginez, … eta horrela jarraitzeko bokazioa dugu.