Musika Eskolako ikasleekin emanaldia
Fanfarreatik ekimen berri bat jarri dugu abian: aurten ahalegina egin nahi dugu Musika Eskolako ikasleengana hurbiltzeko. Musikaren bitartez eta talde lanean ondo pasatzeko alternatiba desberdin bat erakutsi nahi diegu DBH hasieran dauden ikasleei. Arlo akademikotik haratago, ikasleen motibazioa sustatu ditzakeen ikuspuntu ezberdinak ezagutzea ezinbestekotzat jotzen dugu, ikasketa horietan aurrera gogotsu egin ahal izateko.
Gauzak horrela, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolarekin elkarlanean, aurtengo San Andres jaietarako prestatzen ari garen emanaldian hainbat ikaslek gurekin parte hartuko dute.
Azaroaren 30ean izango da aktuazioa, San Andres egunean hain zuzen. Baserritarrez jantzita irtengo gara. Partehartzaileek taloa txorizoarekin izango dute doan. Arratsaldeko 7etan San Andres elizan bildu, anbulategira jeitsi eta Toribio Etxebarria kalea zeharkatuko dugu kalejiran. Untzagan emanaldi labur bat ere eskeiniko dugu, eta horren ondoren merienda txiki bat banatuko dugu.
Bitartean, GASTE Elkarteak antolaturik Miss eta Mister Baserritarra Lehiaketa egongo da Untzaga Plazan. Bukatzean, Ustekabe Fanfarreak hauekin batera kalejiran parte hartuko du, izan ere aktuazioa GASTE Elkartearen egitarauan doa.