Gazte berriak urtero Ustekaben: ondo sustraitutako proiektua
Ustekabe sortu zeneko pertsona bakarra dago gaur egun Ustekaben, eta ez ditu urte guztiak egin bertan. Horrek ondo irudikatzen du taldearen berritzea etengabea izan da urteotan, batzuk joan besteak etorri, eta kide ohiak urrun sentitu gabe: izan ere ikasketak, lana edo dena delakoa dela-eta txaranga utzi duten askok jarraitzen dute tarteka gurekin jotzen. Horixa izan da Ustekabek indartsu jarraitzeko gakoa.
Gaur gaurkoz 19 lagun gaude Ustekaben, eta beste batzuk aurki sartuko diren esperantza daukagu. 19 horietatik 13 azken bizpahiru urteotan sartu dira Ustekaben: gasteiztar bat, atxabaltar bat eta 11 eibartar Musika Eskolako ikasle izan direnak (edo oraindik ere badirenak).
Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskola izan zen Ustekabe fanfarrearen sorlekua, eta gaur egun ere gure harrobia izaten jarraitzen du. Hala behar duela uste dugu, gainera, Ustekaben gaudenok: horrela lortzen dugulako urteak pasa eta jendearen joanetorriekin ere, proiektuak hasierako ildoetan eta Eibarko herrian sustraituta jarraitzea. Izan ere, kantuak dion bezala…
"Al final las obras quedan las gentes se van
otros que vienen las continuaran la vida sigue igual "
(Julio Iglesias, "La Vida Sigue Igual")
Lehenago izan direnak ahaztu gabe, orain taldea osatzen dugunok ere lagatzen dugunean, Eibarko herriak txaranga duin bat izaten jarraitu dezan lanean jarraituko dugu. Altxorra da guretzat Musika Eskola, eta ondo zaindu beharra daukagu.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu