Ustekabe, Elgetako jaietan

2011-07-01 By

Ustekabe fanfarrea aurten ere Elgetako jaietan izango da, laugarren urtez jarraian

  • Data: 2011ko uztailaren 2a, larunbata
  • Ordutegia: 11.00-14.30 eta 17.00-21.00
  • Jaia: Herri Eguna, Ferixa Nagusixak 2011

Emanaldia goizeko 11etan egingo den diana batekin hasiko da, ordu erdi geroago, 11:30etan, hamaiketakoa egiteko herriko plazan. Indarrak hartu ondoren, kalejira egingo dute musikari eibartarrek bazkalordura arte.

Eguerdiko 14:30ak inguruan herri bazkaria izango da plazan edo frontoian (iaz, euria zela eta, frontoian izan zen). Bazkarirako paella erraldoia egiten dute Elgetan.

Bazkal ondoren, arratsaldeko 17.00etan zezenak izaten dira herriko plazan, eta bigantxetan musika jartzen du Ustekabe Fanfarreak plazako eszenatokitik. Behin ekitaldi hau bukatuta, iluntzerarte kaleak alaitzen jarraituko du Ustekabe fanfarreak.

Elgetako jaietako aurrekontua publikoa da, Elgetako Udalak jaietako programan jartzen baitu ekintza bakoitzaren kostua. Elgeta.org webgunean kontsultatu daiteke aurrekontu hori.

Ustekabe fanfarreak eskerrak eman nahi dizkie elgetarrei, Elgetako Udalari eta Jai Batzordeari, 2008tik hona urtez urte fanfarrearengan jarritako konfidantzagatik. Gu oso gustora joaten gara Elgetako jaietara, eta giro ona nagusi dela konprobatu ahal izan dugu azken urteotan. Jaiak gaur hasi eta igandera bitartean izango dira:

  • Ekainak 30, osteguna: mozorro eguna
  • Uztailak 1, ostirala: erretiratuen eta umeen eguna
  • Uztailak 2, larunbata: Herri eguna
  • Uztailak 3, igandea: Ferixa Nagusia