Aratosteak, lanerako garaia Ustekaberentzat
Ustekabek hiru emanaldi izan ditu aurtengo aratosteetan: Kaldereroak, larunbatean Eibarren, eta asteartean Aretxabaletan. Hiru emanaldietatik bik kantutegi berezia izan dute: Kaldereroak Eibarren, eta sardinaren enterrua Aretxabaletan.
EMANALDIAK
- Eibar. Kaldereroak. Ostirala 28, 19:00-21:00.
- Eibar. Larunbata 1, 18:00-21:00.
- Aretxabaleta. Asteartea 4, 10:00-21:00.
Eibarko Ustekabe fanfarreak aratoste beteak izan ditu. Hasiera ostiralean izan zuen, Kaldereroetan, hurrengo egunean Eibarko erdialdean aritu zen, eta asteartean Aretxabaletan, egun osoz.
Azken urteotan bezala, Kaldereroetan parte hartu dugu aurten ere. Hori dela-eta, aurreko asteotan entsaio berezi asko egin genituen. Izan ere, Kaldereroetako abestiak urtean behin baino ez ditugu jotzen, eta hortaz, urte hasiera kantu horiek prestatzeko garaia izaten da. Comparsa de Caldereros, Caldereros Húngaros en el Trabajo, Calderones, Kauterak…
Kaldereroak, Bandako kideekin
Duela zenbait urte, Ustekabek beharrean, Eibarko Bandako zenbait kidek antolatutako txarangak egiten zuen Kaldereroetako emanaldia. Dagoeneko badira hainbat urte emanaldi honen ardura Ustekaberen esku geratu zela. Iragan horri erreferentzia eginez, azken urteotan Bandako musikariak gonbidatu izan ditu Ustekabek. Aurten ere egitearen ondorioz, flauta eta flautina ere izango dira.
Indarrak berreskuratu, eta gehiago
Emanaldia amaitutakoan, haragi-festa gastronomikoa izan genuen, hainbat haragi motaz osatutako afaria izan baikenuen. Goizeko 4ak arte jo ta sua aritu zen parrilla. Ondo etorri zitzaigun, indarrak berreskuratzeko, hurrengo egunean kalera itzuli baikinen: kale berdinetan aritu ginen, baina ordungoan aratosteetako emanaldi arrunta eginez.
Horretarako, 30 blusoi berde berri erosi ditu Ustekabek, eta askotariko kolorez jantzita irten ginen larunbatean, 18:00etan Estaziñotik abiatuta. Kolore horiek albo batera utzi genituen, ordea, asteartean. Izan ere, hirugarren urtez, Aretxabaletako Sardinaren Enterruan aritu ginen.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu