5 urtez kale egin ondoren, Urkiko jaietara itzuliko gara aurten
2008an ezinezko izan zitzaigun Urkiko jaietan parte hartzea, eta ordutik hona beste fanfarre batzuk izan dira Eibarko auzo honetako jaietan. Pozez iragartzen dugu aurten berriro ere itzuliko garela Urkira. Ekainaren 7an izango da, ostiral arratsaldez.
Urkiko Jai Batzordeari gure esker ona adierazi nahi diogu berriro ere Ustekabe fanfarrea bere jaietara eramateagatik, eta baita orain arte urte luzez euren aldetik jasotako tratuagatik.
2013an daramatzagun hilabete hauetan dagoeneko hainbat emanaldi egin ditu Ustekabek:
- Donostiako Danborrada San Sebastian egunean (urtarrilak 20)
- Abadiñoko Sanblasak (otsailak 3)
- Kaldereroak Eibarren (otsailak 8)
- Aratosteak Eibarren (otsailak 9)
- Aratosteak Aretxabaletan (otsailak 11)
- Korrika Eibarren (martxoak 16)
- Matienako jaiak (maiatzak 10)
Aratosteetatik kantu berriak prestatzen dihardugu 2013ko udako jaietarako, eta ordurako agenda prestatzen ere dihardugu.
Facebook-en zabaldu Twitter-en zabaldu Pinterest-en zabaldu