Skip to content

Koadrilekin eta musikari gazteekin Sanjuanetan

2013/06/19
by

Ustekabe fanfarreak bi emanaldi eskainiko ditu aurtengo Sanjuanetan Eibarren:

  • Ekainaren 23an, 12.00etatik 14.00etara.
  • Ekainaren 24an, 19.00etatik 21.00etara.

Dagoeneko Ustekabek iaz epe berean egindako emanaldi kopurua bikoiztu du, hainbat udalerri eta auzotan jo duelarik: Donostia, Abadiño, Matiena, Aretxabaleta, Urki, Eibar, Areeta… eta emanaldi berriak ere badaude ekaineko egutegian: Ubide (ekainak 21) eta Dima (ekainak 29). Ubidekoa bigarren aldia izango da, iaz ere bertako jaietan aritu baitziren eibartarrak. Dima, bestalde, bisitatzen duten lehen aldia izango da.

Koadrilekin

San Juan bezperan -ekainaren 23an- Eibarko koadrilen kalejira egingo du Ustekabek eguerdian. Untzaga Plazan 12.00etan hasi, Urkizura jeitsi, 13.00etan Lizarrako Dultzaineroei ongietorria eman eta Untzagara itzuli ondoren, erdialdean poteoa alaituko du Ustekabek. Iaz Mauxitxa txaranga aritu zen goiz eta arratsalde, baina aurten goizeko zatia Eibarko fanfarreak egingo du, estreinakoz. 

Danborrada

San Juan egunean, umeen danborrada dela-eta, 2001. urtetik ohitura den bezala, Ustekabek danborradari musika jarriko dio. Aurten, gainera, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako 10 ikasle ere izango dira.

Sanjuanak2013ustekabe-ikasleekin (prentsa oharra euskaraz eta gaztelaniaz, PDF)

Harrobia landuz

Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskolako 10 ikasle gaztek Ustekabe fanfarrearekin parte hartuko dute ekainaren 24ko umeen danborradan. Harremanak estutu eta ikasleei txarangara hurbiltzen hasteko aukera eskaini nahi die Ustekabek.

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako hainbat ikaslek sortu zuten Ustekabe fanfarrea, 2000. urteko neguan. Ordutik hona dozenaka lagun pasa izan dira fanfarreatik, gehienak Musika Eskolako ikasle edo ikasle ohiak izan direlarik. ”Denok ez dugu bertan ikasi, baina gure harrobi naturala hori da eta beti argi izan dugu ondo zaindu behar dugula” diote Ustekabetik. Bere jatorrira itzuli eta 10 ikasle estreinakoz arituko dira aurtengo Sanjuanetan txarangarekin: saxofoiaz 6 gazte eta flautaz beste 4 arituko dira astelehenean Ustekaberekin batera.

Hainbat instrumentutako ikaslek hartzea zen asmoa (tronpeta, klarinetea, perkusioa), guztira 15 izango zirelarik; baina arrazoi desberdinak medio, bereziki eurentzat prestatutako entsaioetara etorri ez direnek ez dute parte hartuko. Zailtasunak egon badaudela onartzen dute txarangakoek: “guri lagungarri izan dakiguke euren laguntza, baina 10 pertsonaren lehen aldia izanik eroso egoten lagundu behar diegu… eurentzat ere zenbait kantu ez dira errazak. Gainera entsaio bereziak egin behar ditugu, eta esan beharra dago parte hartuko duten 10 ikasle horiek txukun lan egin dutela emanaldi hau prestatzeko” adierazi dute.

Helburua: harrobia lantzea. Ez da gisa honetako lehen ekimena Ustekaberentzat: 2007an Musika Eskolako 50 ikasle irten ziren San Andres jaietan txarangarekin batera, ”Pastelero”, ”Neskak”, ”Sinosuke” eta ”Egunda Santimamiñe” kantuak jotzen. Ordutik hona Ustekaberen osaera ia erabat berriztu da. Garai hartan ikasle zirenetako askok osatzen dute gaur Ustekabe, Xabier Oruesagasti presidente gaztea horren adibide delarik:

“Nik 11 urte nituen orduan, ilusio handia egin zidan… eta eskeini ziguten aukera bera eskeini nahi diegu gaur ikasle direnei ere. Helburua epe luzekoa da. Harrobia lantzea da guretzat garrantzitsuena. Hau helburu orokor horretara bideratutako ekimen zehatz bat baino ez da.  Zentzu horretan Musika Eskolako irakasleen lana eskertu behar dugu, bereziki Iñaki Etxebeste eta Iker Sanz irakasleena, saxofoi eta flauta irakasleena hain zuzen, hartutako konpromisoari tinko eutsi eta gogor lan egiteagaitik”.

Musika Eskolako irakasleen inplikazioa ”ezinbestekoa zaigu herriko musika taldeen etorkizuna bermatu nahi badugu”, adierazi du, harrobia lantzearen beharra azpimarratuz:

”Horrelako elkarlanak estrategikotzat dauzkagu, ez gure taldearentzat soilik, baita Eibarko herri osoarentzat ere. Katea ez etetea da garrantzitsuena, ikasleek herriko musika talde desberdinak hornitzen eta talde berriak sortzen jarraitzea, euren aisialdi beharrak asetuz kultur-bizitza aberatsagoa sortzeko herri guztiarentzat”.

Antzeko ekimen gehiagoren falta nabaritzen dugu herriko txarangakook. Uste dugu talde bakoitzaren dinamiketatik haratago elkarlanak bilatzea ezinbestekoa dela, eta Musika Eskola elikatzea gero hori bueltan etorriko baitzaigu; ondo zaindu beharreko altxorra da Musika Eskola.

Kide berriak

Musika Eskolako ikasleei lehen esperientzia eskaintzeaz gain, duela urtebetetik hona 7 musikari berri ere sartu dira Ustekabe fanfarrean: Asier Rodriguez, Markel Corral eta Xabier Hernando (perkusioa); Unai Kabanzon (tronpeta); Ruben Arriola, Marta Garin eta Marina Aperribai (saxofoia). Orotara 15 eta 27 urte bitarteko 19 kidek osatzen dute Ustekabe une honetan. Datozen urteotan ere kide berriak batzen joateko asmoa daukate Ustekabekoek, eta bide hori indartzeko asmoz egin dute elkarlana Juan Bautista Gisasola Musika Eskolarekin batera.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: