Skip to content

Beñat Etxabe, Ustekabeko kidea, Espainia mailan instrumentista gisa saritua

2015/03/30

 beñat etxabe

 Ustekabeko musikaria den Beñat Etxabek (Zestoa, 1994) 3. saria eskuratu du asteburuan Leioan izandako “Cesar Uceda” lehiaketan, bonbardinoko instrumentista gisa. Lehiaketa Espainia mailakoa da.

Etxabe ikasturte hontan Ustekabera batutako kideetako bat da, eta txarangan normalean tronboia jotzen badu ere, bonbardinoa jotzen du berez, eta trebea da baita tubarekin ere. 

Ustekabe osatzen dugunok harro gaude Beñat taldekide izateaz eta lortu duen sariaz. Sari honek, gainera, berresten du Ustekabe fanfarrearen baitan dagoen ahalmena kalitatez jo ahal izatekoz

El músico de la fanfarre Ustekabe Beñat Etxabe (Zestoa, 1994) ha obtenido este pasado fin de semana el 3er premio como instrumentista con el bombardino, premio concedido en el concurso “Cesar Uceda”, a nivel estatal. Etxabe se ha incorporado este mismo curso a las filas de Ustekabe, desde donde todos sus miembros queremos felicitar a Beñat, además de mostrar nuestro orgullo de contar con él como compañero.

Guztion partez, ZORIONAK BEÑAT eta segi horrela!! 

Eibar Primeran: Ustekabe lo celebra con su pueblo

2014/05/30

[Gure bloga (ia) euskaraz izaten da baina oraingo honetan gaztelaniaz idatzi dugu oharra. Barkatu eragozpenak]

Ustekabe: dos actuaciones dobles y 46 acciones por el Eibar

La fanfarre Ustekabe animará este sábado la previa al partido y la celebración del ascenso. La semana pasada hizo más de lo mismo. Gracias a las actuaciones, comprará 46 acciones de la S.D. Eibar.

La fanfarre Ustekabe actuará el próximo sábado, 31 de mayo, en las calles de Eibar de 17:00 a 19:00 horas. Tal como ocurriera la semana pasada, se trata de una actuación contratada por El Diario Vasco y cuya facturación se dedicará íntegramente a la compra de acciones de la S.D. Eibar, por lo que serán en total 46 las acciones de la S.D. Eibar que comprará Ustekabe.

Ya el pasado fin de semana, Ustekabe promovió una kalejira de la mano de El Diario Vasco que partió desde la Estación y acabó en Ipurua minutos antes del partido. Posteriormente, varios músicos amenizaron los últimos minutos previos a la confirmación del ascenso, y una vez producido, la fanfarre anunció en las redes sociales que la fiesta tendría continuidad en las calles del centro. Así, de 23:30 en adelante, durante 3 horas, la fanfarre actuó en Ibarkurutze, Toribio Etxebarria, Untzaga, y vuelta a Ibarkurutze. Los vídeos y fotos de la eufórica noche están circulando en las redes sociales.

Los miembros de la txaranga nos sentimos satisfechos: nos hemos sentido queridos por el pueblo de Eibar y ha sido grandísimo poder celebrar junto a la afición este hito. Y vamos a volver a darlo todo para que los eibarreses y eibarresas celebren el ascenso del Eibar como se lo merecen.

Celebración este sábado

Este fin de semana Ustekabe volverá a salir a las calles de Eibar. Primero, de la mano de El Diario Vasco, con otra kalejira que volverá a partir de Estaziño, a las 17:00. No podremos acompañar a la afición en el campo, ya que el club no lo considera adecuado. Aunque en otros estadios como Anoeta, San Mamés, el Sadar… es algo relativamente habitual, en Ipurua no habrá txaranga en el partido de celebración del ascenso. Mucha gente nos ha pedido que vayamos a Ipurua, pero al club no parece gustarle la idea. Y es que pese a la demanda de la afición, el club lo considera inoportuno alegando “motivos de seguridad”. Así que los instrumentos tendrán que ser guardados hasta después del partido.

Una vez terminado el encuentro, a las 22:00, la fiesta comenzará en el parque de Urkizu, de donde partirá el gran desfile de celebración en el que volverá a participar Ustekabe. Queremos agradecer a Roberto Bergara así como a todos los que se han dedicado en cuerpo y alma a organizar la celebración, y por supuesto, a quienes lo financian..

El desfile:

  • A la cabeza un gaitero escocés que anunciará la llegada de la comitiva.
  • Seguidamente un camión con dos bombas lanzando confeti.
  • Fanfarre Irulitxa.
  • Compañía de armeros.
  • Compañía de teatro callejero que representará a los jugadores.
  • Gigantes y dulzaineros.
  • Fanfarre Ustekabe de Eibar.
  • Alarde de banderas.
  • Y para cerrar, el autobús con todo los jugadores, equipo técnico, junta directiva y personal del club.

Además de Ustekabe y otras agrupaciones, participará en el desfile la fanfarre Irulitxa de Ermua. Ustekabe recibió el encargo de gestionar la contratación de otra txaranga más, y hemos confiado en nuestros compañeros vecinos de la localidad de Ermua, fruto de la buena relación que ambas agrupaciones tenemos desde años atrás.

La fanfarre Ustekabe vuelve así a mostrarse como un proyecto enraizado en la ciudad de Eibar, con la que quiere seguir manteniendo esa fuerte vinculación: en la Champions  o en tercera división, seguiremos apoyando, como siempre lo hemos hecho, a Eibar y al Eibar.

Kalejira Ipuruara eta akzio-erosketa

2014/05/23
by
  • El Diario Vasco egunkariak Ustekabe kontratatu du, Eibar-Alavés derbiaren aurreko orduak animatzeko.
  • Guk jasotako diru guztia erabiliko dugu Eibar K.E.aren akzioak erosteko.

Ustekabe fanfarreak Eibarko kaleak alaituko ditu datorren maiatzaren 25ean, igandearekin, 17:30ak eta 20:00ak bitartean (partida hasi bitartean). Emanaldia El Diario Vasco egunkariak kontratatuko du, Eibar-Alaves partidaren aurreko orduak girotzeko asmoz, eta fanfarreak fakturatutako guztia erabiliko du Eibar Kirol Elkartearen akzioak erosteko.

Ekimena El Diario Vascoren (DV) eta Ustekabe fanfarrearen arteko elkarlanaren ondorio da. Ustekabe fanfarreak duela zenbait aste eskaintza komertziala egin zion Eibar Kirol Elkarteari, eta DVk eutsi dio proposamenari. Klubaren alde egiteko asmoz, DVk Ustekabe fanfarrea kontratatu du kale-giroa sortze aldera, eta fanfarrearen tarifa osoa ordainduko du. Trukean, fanfarreak jasotako diru osoa akziotan inbertituko du. Zehazki, 23 akzio erosiko ditu Eibarko Ustekabe Fanfarrea Gazte Elkarteak.

Estaziño kalean hasiko da emanaldia, 17:30etan. Kalejiran Untzaga ingurura igoko da Ustekabe txaranga, eta 18:30etan Eibarko laguntaldeekin batera kalejira handia egingo da Ipuruara. Futbol zelai inguruan arituko dira gero. Aktuazioa partida hasi baino minutu gutxi lehenago amaituko da, eta futbol partidako animazioa txarangarik gabe izango da, klubaren erabakiz.

Konpromisoa klubarekin

Ekimenarekin, Ustekabe fanfarreak berretsi egiten du Eibarko herriarekiko eta Eibar Kirol Elkartearekiko konpromisoa, urteetan zehar hainbat modutan erakutsitakoa. Izan ere, Ustekabek bere sorreran hainbat futbol partida animatu zituen. Gero, Jaime Barriuso klubeko presidente izendatu zutenean, bere ekimenez denboraldi bakarrean 12 partidatan aritu ginen. Azken hamar urteotan hainbat aldiz hartu du parte Ustekabek laguntaldeekin, klubarekin edo tabernariekin. Iazko igoera ospatzeko hainbat tabernaren ekimenez, fanfarrea kale-giroa alaitzen aritu zen.

Gainera, gure ekimen propioz ere jardun izan gara. Iaz, adibidez, Eibar-Athletic partidaren aurretik kalejira egin genuen Ipuruara. Igoeraren ospakizunean, bestalde, jokalarien atzetik joan ginen Estaziñotik Untzagaraino. Iragan apirilean, fanfarretik proposamena egin genion Eibar Kirol Elkarteari: kontratatuz gero, diru osoa akzio-erosketarako izatea. Pozik gaude lortutakoarekin. Jakin badakigu gure laguntzak ez duela Eibar K.E.aren egoera onbideratuko, baina bide horretan lagungarri izan daitekeelakoan gaude. Gainera, Ustekabek beti babestu du Eibar Kirol Elkartea, eta babes hori gauzatzeko formulak aztertzeko prest egongo gara beti.

Aupa Eibar!

 

Abadiño: larunbat arratsaldean, kalejira

2014/05/21
by

20140508_jaiakDatorren larunbatean, hilak 24, Abadiño bisitatuko dugu. San Trokaz jaiak dira bertan, eta 17:30etatik aurrera kalejira egingo dugu herriko kaleetan zehar.

San Trokazak 2014. Maiatzak 24. Larunbateko egitaraua:

  • 09:00 frontenis maratoia
  • 10:00 bizikleta martxa
  • 12:00 Gaztelurako Kronoigoera korrika eta bizikletan
  • 14:00 bazkari herrikoia
  • 17:30 kalejira Ustekabe txarangarekin
  • 21:00 erromeria: Ezten Giro
  • 23:00 jaialdia: Exaixu, Boikot eta Criatura

Iaz ere izan ginen bertan, San Blas jaietan. Matienen ere behin baino gehiagotan jardun izan dugu, duela hiru aste azken aldiz. Hortaz, gure esker ona adierazi nahi dugu, gugan azken urteotan jarritako konfidantzagatik.

Condom-en saria eskuratu osteko lehen emanaldia izango da larunbatekoa, eta igandean, berriz, Eibarren arituko gara.

“Gascon d’Argent” saria lortu dugu Condom-en

2014/05/12
by

Asteburuan Condom-en (Armagnac, Frantzia) izan gara, Europako Banda Jaialdian. Ostegunean iragarri genuen: berezia zen prestatutako ikuskizun tradizionala. Eta epaimahaiak ere berezia dela erabaki du, bigarren saria eman baitigu.

10245537_689459477759847_8888219078167227499_nDantza ikastaroa egin behar izan genuen ikuskizuna prestatzeko. Horretarako, Oier Araolazaren laguntza izan dugu. Gure hasierako asmoa guk jo eta kanpoko dantzari batzuek dantza egitea zen, baina Oierri esker ikusi dugu guk geuk dantza xumeagoak egin genitzakeela, eta berak erakutsi dizkigu. Ez dakigu nola eskertu eman digun laguntza guztia. Hasitako ibilbide horrek etorkizunean ere proiekzioa izan dezakeela uste dugu.

Jaialdian parte hartzeak lan handia suposatu digu, eta horrek ondorio positiboak izango ditu kalean jarduterakoan ere. Jaialdiko banda xumeetako bat izan gara. Umeen jaialditik kanpo, banda normalen artean, gazteena ezbairik gabe. Kide kopuru aldetik ere, 18 musikari eta hiru laguntzaile izan gara bertan, eta bazeuden 40 musikaritik gorako bandak, animatzaile askorekin. Guk guztia 21 pertsonaren artean egin dugu. Gainera, gure lehen aldia izan da horrelako leku batean. Gauzak ondo egiten saiatu gara, eta esperientzia hori baliatzea zen garrantzitsuena. Baina, gainera, besapean saria ekarri dugu Eibarrera. Ezin gara alaiago eta harroago egon.

 

Ikuskizun tradizionala

Musikariok koreografia sinplifikatuak egin genituen, baina dantzarienekin (Olatz Arizaga, Andoni Vázquez, Leire Aldalur eta Gaizka Azketa) batera ikusgarriak, benetan ere. Ikuskizuna egiteko, lau musikarik instrumentuak utzi eta Keka Dantza Taldeak utzitako erropa jantzi zuten. Dantzariak aurretik eta musikariak atzetik sartu ginen eszenatokia zegoen plazara, Sarrerako Martxa jotzen. Martxa interpretatuz hartu zuen bakoitzak bere lekua eszenatokian.  Behin bertan, Julen Oruesagastik Makil Txikia kantuaren sarrera eman zuen saxofoi sopraninoaz. Eszenatokiaren atzealdean geunden musikariak, eta altura txiki baten gainean dantzariak, makilak eskuan helduta. Publikoak txaloz jarraitu zuen makilen erritmoa, baina bertaratutakoen partehartzea ez zen horretara mugatu. Izan ere, hurrengo kantua Sorginak izan zen, eta horrekin, entzuleetako batzuk plaza-dantzara atera genituen.

la foto 1Laugarrenik, Kontradantza jo eta dantzatu genuen. Dantzariek ikuskizun polita eskaini zuten bertan, eta jarraian Unai Cabanzon tronpetalariak Marmutx jotzeko sarrera eman zuen. Ordurarte, musikariak bi hilaratan kokatuta geunden ikuskizunaren hasieratik. Kantua jotzen hasi ginenan, atzeko hilerakoak mugitzen hasi ginen eszenatoki osoa inguratu arte. Behin eszenatokia inguratuta, musikariok eszenatokiari biraka aritu ginen, barruan dantzariek zihardutela.  Ikuskizuna amaitzeko, irteerako Martxa jo genuen. Eszenatokia inguratzen genuen musikariok bi hilaratan banatu eta plazatik irten ginen. Irteeran, dantzariek makilak zutik jarri zituzten musikarioi pasiloa eginez. Fanfarrea plazatik irtetzen ari zela, txalo zaparrada hunkigarria jaso genuen.

Hobetzeko lekua badago, onartzen dugu. Koreografiak sinplifikatu behar izan ditugu eta, are gehiago barrutik, beti ikusten da zer hobetua. Baina oso harro gaude lortutako emaitzaz, izugarrizko aurrerapausu kualitatiboa eman dugu azken hilabeteotan.

Ustekabe osatzen dugun guztiok eskerrak eman nahi dizkiegu laguntzen aritu diren guztiei: ikuskizuna prestatzeko ezinbestekoa izan da Oier Araolazaren lana. Bere gidaritza gabe ezinezkoa izango zen dantzaldi horri ekitea. Carlos Sánchez-Barbak partituren moldaketa ondo bezain azkar egin digu. Pablo Zubiaurrek partituren prestaketan egindako lana giltzarri izan da. Eta noski, fanfarreko kide ohi eta laguneri. Horiek guztiak eskatu baino gehiago inplikatu dira proiektuan, eta posible egin dute lanaren emaitza.

Ikuskizunaren bideoa eta beste hainbat bideo eta argazki datozen egunotan argitaratzeko asmoa dugu.

GasconArgent

Condomeko banda jaialdira goaz

2014/05/08
by

Bandas_2014Ustekabe fanfarreak Condomeko (Armagnac, Frantzia) Banda Jaialdian parte hartuko du asteburuan. Estreinako aldiz izango da Ustekabe gisa horretako jaialdi batean, nazioarteko beste hainbat bandarekin batera. Kale-animazioaz gain, lau mikroikuskizun prestatu dituzte musikari eibartarrek.  Jaialdian 2.000 musikari inguruk parte hartzen dute, eta Europa osoko taldeak izaten dira jaialdiak irauten duen hiru egunetan zehar. Besteak beste Espainiako, Frantziako, Belgikako eta Portugaleko 35 banda izango dira jaialdian, eta tartean izango da Ustekabe.

Prentsa oharra. Nota de prensa. Condom 2014 (pdf).

Igandean Matienan izan ginen

2014/05/07
by

Iragan igandean emanaldia izan genuen Matienan. Hainbat urtez hartu dugu parte bertako jaietan, eta aurten ere hala izan da. Arratsaldeko 7etan hasi eta 2 orduz aritu ginen kaleak alaitzen.

Emanaldiko hiru argazki hemen:

 

10310117_703190703053391_863963972229273182_n1491760_703190669720061_5822266830689796757_n10176002_703190646386730_6291910166875932153_n