Skip to content

Trikimix

1990. hamarkadako trikitixa kantu ezagunen txarangarako popurria:

  • Emakume jaio nintzen (Maixa ta Ixiar)
  • Kalanbreak (Gozategi)
  • Txanpon baten truke (Alaitz eta Maider)
  • Egina (Etzakit)

Letrak

Emakume jaio nintzen (Maixa ta Ixiar)

Emakume jaio nintzen lehen
karrera bat estudiatu nahi nuen.
Estudiatu ? Hobe duzu ahaztu
senarra hartu eta ondo zaindu.

Denbora pasa ta neska bat izanda
ikastea du zale.
Larogeian jaio naiz eta
kirolaz bizi nahi dut aita.
Lan hau da gizlnentzat alaba
aukera ezazu neskaren lana.

Denborak aurrera ta eskubideak
ez dira berdin aurreratzen.
Zenbat aldiz entzun dugu hemen
gure eskubideak aurrez etengabe,
hala ere zapalduta gaude,
honekin bukatu behar da lehenbailehen.

Kalanbreak (Gozategi)

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
sabeleko kalanbreak
ezin dut gehiago.

Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
denbora luze batean
gogoratzekoa.

Ikasketak ahaztu ditut
neskak utzi nauela ta
farra on bat botatzeko
aitzakirik ez nun falta
zazpi egunetatik behin
izaten da larunbata.
Formal ibiltzen naiz baina
begira gauzak zer diran
hogeitabi garagardo
ta lau gin-tonic segidan
azkeneko coca-colak
kalte egin ote zidan.

Astelehena biharamun
ezinez lehertzear nago
asteburuetan badakizu
etxean gelditu.

Ta zer ondo pasatu nun
hura gaua atzokoa
nire partetik goraintziak
buruko-minari(tripako-minari).
Goizeko bostak ezkero
ez dut ezer gogoratzen
balantzaren urratsetan
zapatarik gabe nintzen
eskerrak nire galtzetan
ez zen txanponik gelditzen.

Hurrengoan emango dut
gizon zintzoaren planta
berandu baino lehenago
egin beharko dut hanka
hurrengoan izango da
honek bueltarik ez dauka.

Parranda zale naizela
pasatzen naizela
pentsatzen dut maiz
aukera sortzen den heinean
berriz juergara joango naiz.

Txanpon baten truke (Alaitz eta Maider)

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
dragoi eta printzesaren
ezinezko maitasuna
Mendietako basoko
lotiaren azken eguna
ume urdinak abandonatuta
Txano Gorritxuren dibortzioa
otsoaren suizidioa

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
jendeak presaka dabil,
ordea entzuteko
astirik ez dauka
aspaldiko garaietan,
urrutiko lurraldeetan
gertatutakoak istorioak
Txano Gorritxoren dibortzioa
otsoaren suizidioa

Ezagutzen dut gizon bat
kale kantoian jarrita
ipuin harrigarriak
kontatzen dituena
txanpon baten truke
txanpon baten truke…
txanpon baten truke…
txanpon baten trukea
txanpon baten trukea
txanpon baten truke…

Egina (Etzakit)

Hitzak ikasiz eta hizketan hasiz, irudimenean
Geure pentsaerari aske izaten utzi genion aidean
Elkartrukatuz, idatziz ta irratiz hegan geundenean
Hitza nola ebaki daitekeen erakutsi ziguten bidean…
“Egin” hil nahiean!

Eskurik esku “Egin” berria helburu
Isildu gabe berdin hitz egingo dugu.
Eskurik eskuekin geroa seguru
Geurea dugu eta “Gara” egin dugu

Egin ta egin, bultza ta bultza,
Denon ekimen, denon laguntza
Egin behar da, egingo dugu
Denon ekimen, denon helburu
Herririk herri, zaharrak berri
Herriak orri, orriak herri
Ekarpenekin, elkartuz ekin
Orririk orri, egin ta egin.

Bultza ta bultza, indarrak biltzen
Indarrak bultzaz, indar berritzen
Lehen baginen, orain bagara
Indarrak biltzen, jaio da “Gara”
Orain bagara, lehen baginen
Jaio da “Gara”, jaioak ginen
Egin nahi zena, ekin ta ekin
Egin da “Gara”, “Gara” da “Egin”

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: