Skip to content

Aurkezpena

Ibilbidea | Historia | Kantutegia

2000. urtean sortu zen Eibarko txaranga, eta ordutik hona jende berria sartu da etengabe. Gaur egun 19 gaztek osatzen dugu Ustekabe.

Ustekabe.com portadako argazkia

Herriko jaiak alaitzen hasi eta urte gutxitan fanfarre askoren artean erreferenteetako bat bilakatu da Ustekabe txaranga: errepertorio propioa, gaztetasuna (14-28 urte), ondo pasatzeko gogoa eta kudeaketa txukuna taldearen ezaugarri egin ditugu.

Urteotan herri askotan aritzeko aukera izan dugu: Gasteiz, Hendaia, Bilbo, Bermeo, Barakaldo, Castellbisbal, Azpeitia, Bergara, Ondarroa, Durango, Bergara… gure soinua iritsi gabeko txoko gutxi geratzen dira Euskal Herrian, baina horiek ere gustora ezagutuko genituzke!

Zerk bereizten gaitu?

  • Etengabe berrizten dugun errepertorio zabala eta landua daukagu: kalejirak, pasodobleak, maxikanadak, euskal kantu tradizionalak, euskal rocka, nazioarteko kantu ezagunak estilo desberdinetakoak…. Partiturak bereziki gure neurrira egiten edota konpontzen ditugu.
  • Musika ikasketak egin ditugu kide guztiok, beraz aktuazio bereziak egiteko gai gara. Partiturak egin edo adaptatzeko gaitasuna daukagu kantutegi bereziak egiteko (dantza-taldeak, jai bereziak etab.).
  • Legalki eratutako elkartea gara: faktura ofizialak jaulkitzeko ahalmena dugu. Irabazi asmorik gabeko elkartea garenez, fakturek ez daramate BEZik.

Irakurri Ustekabe Fanfarrearen historia eta zein lekutan jo dugun orain arte. Gu gehiago ezagutzeko, irakurri fanfarrearen bloga edo jar zaitez harremanetan gurekin.

%d bloggers like this: