Abadiño: larunbat arratsaldean, kalejira

2014-05-21 By

Datorren larunbatean, hilak 24, Abadiño bisitatuko dugu. San Trokaz jaiak dira bertan, eta 17:30etatik aurrera kalejira egingo dugu herriko kaleetan zehar.

San Trokazak 2014. Maiatzak 24. Larunbateko egitaraua:

  • 09:00 frontenis maratoia
  • 10:00 bizikleta martxa
  • 12:00 Gaztelurako Kronoigoera korrika eta bizikletan
  • 14:00 bazkari herrikoia
  • 17:30 kalejira Ustekabe txarangarekin
  • 21:00 erromeria: Ezten Giro
  • 23:00 jaialdia: Exaixu, Boikot eta Criatura

Iaz ere izan ginen bertan, San Blas jaietan. Matienen ere behin baino gehiagotan jardun izan dugu, duela hiru aste azken aldiz. Hortaz, gure esker ona adierazi nahi dugu, gugan azken urteotan jarritako konfidantzagatik.

Condom-en saria eskuratu osteko lehen emanaldia izango da larunbatekoa, eta igandean, berriz, Eibarren arituko gara.