Skip to content

Balmaseda: datorren igande eguerdian

2014/03/19
by

Ustekabe fanfarreak emanaldia eskainiko du datorren igandean, hilak 23, Balmasedako erdialde historikoan. Emanaldia eguerdian izango da, 13:30ak eta 14:30ak bitartean, igandeko poteoa alaitzeko asmoz.

Diapositiba1Emanaldia Balmasedako Udalarekin elkarlanean antolatu dugu, baina ez gara igandean joango: ostiraletik izango gara hiribildu bizkaitarrean. Izan ere, asteburu osoko kontzentrazioa antolatu dugu, ostiraletik igandera, lan-kontzentrazio intentsibo bat egiteko.

Ikasturte hasieran irailetik maiatzerako lan-plangintza prestatu genuen, eta hileotan gogor entsaiatu dugu. Emaitzak ikusten hasi dira, baina laster are gehiago nabarituko direla aurreikusten dugu. Urte osoan zehar lanean dihardugu, baina interesgarria iruditu zaigu asteburu oso bat trebakuntza lanetan jardutea. Horregatik, ostiraletik igandera fanfarreko kideok elkartuta egotea erabaki dugu, entsaio-ordu gehiago egin ahal izateko.

Balmasedako La Garbea menditik dabiltzanek Ustekaberen doinuak entzungo dituzte ostiral arratsaldean, larunbat goizean, larunbat arratsaldean eta larunbat iluntzean. Igande eguerdian, berriz, doinuak herriko kaleetara jeitsiko gara.

Gainera, mendi-martxa txiki bat egiteko eta La Encartada museoa bisitatzeko asmoa ere badaukagu. Lan dexente izango dugu asteburuan, eta egitaraua antolatu dugu asteburua ez dadin astunegia izan. Nolanahi ere, lanerako asteburua izango da.

Prentsa oharra (PDF): Balmaseda2014

foto

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: