Skip to content

Sanandresak eta Santa Zezilia, larunbatean

2013/11/20
elorrio

Elorrio, Feria Nagusia 2013

Larunbatean, azaroak 23, 3 orduz arituko da Ustekabe, Eibarko txaranga, herriko kaleak alaitzen. Sanandresen aurreko larunbatean arituko da, Txirrindulari Elkarteak antolatutako txistorra egunarekin bat eginda eta, kasualitatez, Eibarko Bandaren Santa Zezilia Serenata baino ordu gutxi lehenago.

Emanaldia: larunbata, azaroak 23, 17:30

Ohitura bilakatu da dagoeneko. Bai Eibarko Udalaren ekimenez, bai Txirrindulari Elkartearen ekimenez, ia-ia urtero aritu izan da Ustekabe Fanfarrea herriko kaleak animatzen, Sanandresen aurreko larunbatean. Aurten ere hala izango da, Eibarko Udalak kontratatuta, eta egun berezia izango da gainera: Santa Zezilia asteburuan bertan denez, egun berean izango da Ustekaberen Sanandresetako emanaldia eta Eibarko Bandaren serenata.

Fanfarreko kide asko Bandako musikari ere bagarenez, apenas izango dugu astirik instrumentua gordetzeko. Afalorduan praka txuriak kendu eta Bandako uniformea jantzi eta berriro irtengo gara kaleak alaitzera.

Sanandresetako emanaldiarekin, urteurrena ospatu ohi dugu. Aurten dagoeneko 13 urte betetzen ditugu, eta denbora luzea falta baden arren, hasiak gara XV. urteurrenerako finantzazio-bila. Hori dela eta, larunbatean gabonetako rifak salduko ditugu, euro batean. Gabonetako otar bat zozketatuko dugu, Loteriaren zenbaki saridunarekin bat egiten duenarentzat.

Sorotan Beleren mix berria

Sanandresetakoa lehen emanaldia izango da 2013-2014 denboraldian. Aurreko denboraldia irailaren 7an amaitu genuen, Elorrion, eta ordutik hona ez dugu emanaldirik egin. Hala ere, lanean jarraitu dugu. Emanaldi gehienak uda partean izaten dira, eta urtean zehar daukagun jarduna isilagoa izaten da, entsaiatzen egoten baikara uda prestatzeko. Hala ere, egindako lanaren fruituak ikusten hasi gara dagoeneko. Izan ere, larunbatean kantu berri bat estreinatuko dugu. Hamar urte daramatzagu gure kantutegi propioa pixkanaka lantzen, eta larunbatean produkzio propio horretako kantu berri bat estreinatuko dugu. 90. hamarkadako Sorotan Bele taldearen kantu ezagunenetakoak potpurri batean bildu ditugu, eta uste dugu emaitza jendearen gustukoa izango dela. Morrisonen Dantza, Uso Zuria eta Arratsalde Honetan kantuek osatzen dute mix hori.

Oraingoz ez da denboraldi berrian kide berririk sartu, baina aurrekoan zehar 6 sartu ziren eta Sanandresetako emanaldia izan ohi da horien aurkezpen ofiziala. Hain zuzen ere, honako hauek izan dira: Markel Corral, Asier Rodriguez eta Xabier Hernando (perkusioa), Marina Aperribay eta Marta Garin (saxofoia); eta Unai Cabanzon (tronpeta).

Larunbatean irekiko den emanaldia emankorra izatea espero dugu. Hemendik maiatzerako lan-plana diseinatu dugu eta udarako jauzi kualitatibo nabarmena aurreikusten dugu.

Prentsa oharra (pdf): Sanandresak2013

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: