Skip to content

Sagardo kupela Arrate egunean

2013/09/06
by

kartela-KUPELAAurtengo Arrateko jaietan txotx egiteko aukera izango da, Ustekabe fanfarreak sagardo kupelari jarriko baitu. Sagardoa, txorizo egosia eta gabonetako rifak salduko ditugu.

Merke-merke gozatu ahal izateko pack gisa ere jarriko dugu sagardoa, pintxoa eta gabonetako rifa. Sagardoa edan, pintxoa jan, eta gabonetako otar eder baterako zozketan parte hartzeko papeleta merke-merke. Ez galdu aukera!

Sagardo kupelak jaigiroan lagunduko duela espero dugu. Txosna jartzea pentsatu genuen, baina eskaintza zabaltzea aproposagoa iruditu zaigu eta horregatik egin dugu kupelaren aldeko hautua, 2007an Gaste elkarteak egin zuen moduan. Sagardo kupela Arrate egunean izango da, irailaren 8an, igandearekin. Goizeko 10ak aldera hasiko dute salmenta eta arratsalderarte iraungo du. Astigarragako Etxeberria sagardo naturala izango da kupelakoa.

Egutegiak doan bezeroentzat

Eibarko euskaran egindako 2013ko 10.000 egutegi banatu genituen iragan gabonetan, eta urtea amaitzeko asko falta ez den arren beste 900 egutegi banatuko ditugu Arrateko jaietan. Oraindik ere ia 4 hilabete geratzen dira egutegia aprobetxatzeko, eta baliagarria izango da hile eta egun izenak Eibarko euskaran ikasteko.

Kupela, diru-iturri

Ustekabe fanfarreak musika ekintzak antolatzen ditu gehienetan, baina ez da lehen aldia txosna jartzen duena. Goimendiko jaietan eta baita Arraten ere jarri izan dugu beste urte batzuetan. Ekimen honen bitartez, fanfarrearen ekintzen finantzazioari bultzada eman nahi diogu, izan ere 2012-2013 denboraldian hainbat inbertsio egin ditugu: helikoia, tronboia, tronpeta, estandartea, egutegiak, partiturak eta kamiseta berriak, besteak beste.  Gainera, bi urte falta dira XV. urteurrena ospatzeko, eta dagoeneko dirua aurrezten hasi gara ospakizunetarako.

Bezperan, irailaren 7an arratsaldez, Elorrioko jaietan arituko gara. Hain bai, musika joz. Mozorro eta karroza jeitsieran hartuko dugu parte, Elorrioko Udalaren ekimenez. Baina iluntzea libre izango dugu Arratez gozatzeko. Gozatu zuek ere bezperaz, baina ez egin kale igandean!

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: