Eskerrik asko suhiltzaileei!

2013-07-29 By

la foto(5)Ostegunean Ermuko Santixauetan aritu ginen. Arratsaldeko 3rak pasatxo iritsi ginen Eibarrera, eta zain geneukan bazkaria Edozer elkartean. Baina dena ondo zihoanean… fanfarreko 6 kide igogailuan ataskatuta geratu ziren, ensaiatzen dugun udal eraikinean.

Igogailuaren teknikariaz gain, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Suhiltzaileak mugiarazi zituzten. Azken hauek atera zituzten gure musikariak igogailutik, bertan ordubete baino gehiago igaro ondoren. Eskerrik asko!

Morbosoentzat: argazki-galeria Facebooken.