Skip to content

Gasteizko jaiak, gaurtik aurrera

2010/08/04

Gaur, abuztuak 4, Gasteizera goaz urtero bezala Los Alegrios blusa eta neska koadrilarekin batera bertako jaietan jotzera. Gaur arratsaldean izango da Celedonen jeitsiera, eta bihar hasiko ditugu aktuazioak.

Santiago eguneko argazki bat

Ustekabe Gasteizen. Iturria: Los Alegrios

Abuztuaren 5ean goizeko 9etan hasiko gara eta bazkalordurarte joko dugu. Tartean, Andre Zuriari loreak eramatera lagunduko ditugu gure blusa eta neskak, eta Nagusien Egoitza batera ere joango gara bertara ere musika eramatera.

Bazkal ondoren, Gasteizko jaietan egunero izango dugun plana hasiko dugu: arratsaldeko 5etan joaneko paseiloa Dato kaletik, eta arratsaldeko 8ak pasata itzulerako paseiloa, Dato edo Independentzia kaletik. Afal ondoren, gauerditik goizaldeko 3retara ere joko dugu egunero.

Paseiloetan 23 koadrilak hartzen dute parte, eta egunero ez gara ordena berean irtetzen. Zozketa bat egiten dute Blusa eta Nesken Batzordean, eta horren arabera erabakitzen da zein postutan irtetzen garen egun bakoitzean. Jatorrak koadrilaren blogean ikusi dugu ordena:

  • Abuztuak 5: joateko 19.ak eta itzultzeko 7.ak Dato kaletik.
  • Abuztuak 6: joateko 18.ak eta itzultzeko lehelengoak Independentzia kaletik.
  • Abuztuak 7: joateko 22.ak eta itzultzeko 12.ak (azkenak) Dato kaletik.
  • Abuztuak 8: joateko 18.ak eta itzultzeko 2.ak Independentzia kaletik.
  • Abuztuak 9: joateko 22.ak (azkenaurrenak) eta itzultzeko 2.ak Dato kaletik.

Azkenengo 5 postuetan goaz joaneko paseiloetan egunero. Zozketa hauetan ez dugu zorte handirik izaten eta agian zozketa sistema aldatzea pentsatu beharko lukete Blusa Batzordean. Izan ere, gero eta atzerago irten, orduan eta gehiago luzatzen dira kalejirak, eta gogorrak egiten dira oso.

Esan bezala, 23 koadrilak hartzen dute parte, eta gehienek txaranga bana daramate. Beste batzuk, txistulari taldearekin joaten dira, baina gaur egun gehienek txaranga daramate iaz ETBn azaldu ginenean kontatu zuten bezala.

Hauek dira parte hartzen duten 23 koadrilak: Belakiak, Bereziak, Gasteiztarrak, Luken, Okerrak, Zintzarri, Biznietos de Celedón, Karraxi, Desiguales, Batasuna, Los Bainas, Jatorrak, Petralak, Zoroak, Galtzagorri, Los Alegrios, Basatiak, Txirrita, Txolintxo, Nekazariak, Txinpartak, Hegotarrak eta Martinikos.

Aurtengoa 7. aldia da Ustekabek Gasteizko jaietan parte hartzen duena (2008, 2009). Beti egon gara Los Alegrios koadrilarekin, 2004. urtean estreinakoz joan ginenetik. Gasteizko jaiez gain, Eibarren, Elgetan, Zaldibarren eta Errioxako Castañareseko kanpinean ere izan gara aurtengo udan. Santiago egunez, Blusa Egunean ere izan ginen Gasteizen.

Interesekoa:
Advertisements
One Comment leave one →
  1. 2010/08/04 1:30 pm

    Hoi da hoi iruzkine. Burun kalabaza bat jarrita dantzan ibiliko bazinate bezela irakurri: “Con fundamento”.

    Hantxe ikusi ta entzungo dugu elkar! :3

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: