Skip to content

Gasteizko blusen jatorria

2009/08/04

Gasteizko jaietako elementu garrantzitsuenak dira neska eta blusa koadrilak. Ama Zuriaren jaiak intentsitate handienaz ospatzeko modua blusa edo neska izatea dela diote, eta ez dira gutxi hori aukeratzen dutenak: 80 pertsona inguruko 20 taldetik gora daude… baina gutxik dakite zein den koadrila hauen jatorria.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Shaury

Duela urte asko, Los Alegrios koadrilakoek kontatu digutenez, lanetik irten eta zezenetara joaten ziren gasteiztarrak, La Blanca zezen-feria izaten zen egunetan; laneko jantziak aldatu gabe eta ardo zahatoa, txorizo otartekoa eta patxarana esku artean zutela. Irudi bitxia sortzen zen zezen plazan: harmailetako zati bakoitzak kolore bat zuen: errementarien urdina alde batetik, okinen txuria bestetik, Heineken banatzaileen berdea bestetik

Zezenak bukatu eta tabernaz taberna itzultzen ziren erdialdera, alkohol karga ederraz. Itzulera hau abestuz eta dantzatuz egiten zuten, ardoak jendeari sortzen dion poztasuna dela-eta. Batzuk laster animatu ziren txistua eta danbolina ere eramatera, kantuekin batera jotzeko… langile taldeak ziren, bakoitza bere laneko uniformea jantzita, guztiak bere musikarekin eta txorakeriak egiten. Badirudi gasteiztarrek ondo pasatzen zutela hau ikustean, eta hor sortu ziren “paseillo” famatuak. Laneko jantziak, blusak alegia, ziren koadrila bakoitzaren ezaugarri nagusia… eta hortik ei dator kolektibo honen izena.

Blusak, gaur egun

Gaur egun ofizializatu egin dira blusa eta neska koadrilak, eta ez dute bere jatorriarekin zerikusi zuzenik. Blusa eta Neska Batzordean elkartuta daude koadrila guztiak, eta bere esku daude Gasteizko jaietako ekitaldi asko. Laneko jantzietatik, era traketsean herrikotua izan den baserritar jantziaren estereotipora eboluzionatu dute (blusa beltz, urdin edo koadrodunak; marradun prakak; abarkak, txapela eta alkondara txuria). Talde hauek hainbat ekitaldi antolatzen dituzte: nagusien egoitzetara bisitak, dastatze gastronomikoak, umeentzako ekintzak… baina joan-etorriko “paseilloak” dira, zalantzarik gabe, blusen ekitaldi garrantzitsuenak.

Sustatun argitaratua

Advertisements
7 iruzkin leave one →
  1. Davitil permalink
    2009/08/04 8:59 pm

    Ey,kolegas, ke esto es un plagio de lo ke eskribi yo en euskera en su dia para las fiestas de Eibar, komo se lo diga a la esgae….

    Mañana estaos artistak!!

    Gora alegrios!!!!

    Gora Ustekabe!!!

  2. Davitil permalink
    2009/08/04 9:00 pm

    Kise decir, lo que yo eskribi en erderaz!! Kaguen txos, bihar arte!!

  3. mendicute permalink*
    2009/08/11 12:28 am

    Se nos ha debido colar por ahí, en el texto original creo que estaba puesto, que el texto original es de Los Alegríos en español. Hasta el año que viene, si tenéis el gusto. Gracias por todo!

Trackbacks

  1. Aktuazioa Zaldibarren « Ustekabe Fanfarrea
  2. Blusa Eguna 2010, there we go! « Ustekabe Fanfarrea
  3. Blusa Eguna 2010: Gaur Egun eta Teleberri « Ustekabe Fanfarrea
  4. Gasteizko jaiak, gaurtik aurrera « Ustekabe Fanfarrea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: