Ustekabe Fanfarrea

2009/08/28

Bergarako Sanmartinetan egongo gara

Filed under: aktuazioak — ustekabe @ 5:00 pm
Tags: , ,

Ez da Bergaran jotzeko izan dugun lehen aukera, baina tamalez, arrazoi bat edo beste tarteko, orain arte ez dugu bertan jotzeko aukerarik izan. Baina iritsi zaigu herri honetako kaleak ere alaitzeko garaia: gure hurrengo aktuazioa bertan izango da, irailaren 12an; hasi eguerdiko 12etan eta bukatu, bertan bazkaldu ondoren, arratsaldeko 7ak arte arituko gara. Irailaren 16an San Martin eguna ospatzen dute Bergaran, eta horren aurreko larunbatean feria egiten dute.

“San Martin Agirre bergarar santu martiriaren omenezko jaiak irailaren 16an biltzen dira; San Martin eguneko aurreko larunbatean feria egiten da, eta bertan eskualdeko barazki, fruitu, gazta eta loreen lehiaketa irekia izaten da. Azokaz gain, haur eta helduen danborrada eta suzko erruberak ere izaten dira.”

Iturria: Bergara.net

Pixkanaka gero eta herri gehiagotara eraman dugu Eibarko herriaren izena gure doinu alaien bidez, eta piskanaka gure ibilbidearen mapa txintxetaz betetzen ari gara, Gipuzkoa eta Bizkaian batez ere. Gure fanfarre hau zure herriko jaietara eramateko hemen dituzu harremanetarako datuak.

2009/08/23

Sin música no hay festejos

Filed under: prensa — mendicute @ 5:31 pm
Tags: , , , , ,

Reportaje emitido en Teleberri (ETB), en el que se cuenta la evolución de la música en nuestras fiestas. En el vídeo habla Josu Mendicute, miembro de la Fanfarre Ustekabe. Un equipo de Euskal Telebista grabó uno de nuestros paseíllos en las fiestas de La Blanca 2009 (Vitoria-Gasteiz), y aquí podéis ver parte de las imágenes.

Vídeo de Hodei Arrausi (EiTB)

Con la música a todas partes: con cambios pero seguimos necesitándola en nuestras fiestas. Además de Ustekabe, en el vídeo salen txistularis, trikitilaris, Gorka Knör, Kerobia, alboka, Gitano Antón, verbenas… y habla también Pedro Elosegi, Director de la Escuela Municipal de Folclore de Vitoria.

2009/08/09

Blusak isilik Gasteizko jaietako azken paseiloan

Filed under: fanfarre — mendicute @ 5:42 pm
Tags: , , , , , , , , ,

Ertzantzak hainbat blusa koadrilari jaietarako erabiltzen dituzten furgonetak eta pankartak kendu dizkie, terrorismoa babesten zutela leporatuta, blusek kontatu digutenez. Horren aurrean protesta egitea erabaki dute Gasteizko blusa eta neskek, paseilo osoa isilean eginez.

(gehiago…)

2009/08/04

Gasteizko blusen jatorria

Filed under: fanfarre — ustekabe @ 1:29 pm
Tags: , , , , , ,

Gasteizko jaietako elementu garrantzitsuenak dira neska eta blusa koadrilak. Ama Zuriaren jaiak intentsitate handienaz ospatzeko modua blusa edo neska izatea dela diote, eta ez dira gutxi hori aukeratzen dutenak: 80 pertsona inguruko 20 taldetik gora daude… baina gutxik dakite zein den koadrila hauen jatorria.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Shaury

(gehiago…)

2009/07/02

Aktuazioak Elgetan

Filed under: fanfarre — mendicute @ 1:45 pm
Tags:

Ustekabe fanfarreak, Sanjuanetan jo ondoren, Elgetako jaiei musika jarriko die gaur eta datorren larunbatean. Pasa den urtean ere jo genuen Elgetan, baina ez da kontu berria.

Gure nagusiak gaztetxo zirenean, Bergarako eta Eibarko musikoak igotzen ziren Elgetara. Udal Bandak, baina baita Eibarko Bandatik ospa egindako batzuk, ‘Los Rebeldes’ izenaz ezagunak zirenak (oker ez baldin banago, behintzat). Ez daukat dokumenturik izena konfirmatzeko, baina ahotsak.com-en argitaratuko dutelakoan nago.

2009/04/02

Ustekabe ‘korrika’ itzuliko da

Filed under: fanfarre — mendicute @ 1:49 am
Tags: ,

Ustekabe fanfarreak ongietorria emango dio Eibarren Korrikari
Eibarko Ustekabe fanfarrea kalera itzuliko da Korrikaren agerraldiarekin batera. Denboraldia
Sanjuanetan hasiko bada ere, salbuespena egingo du txaranga armaginak Eibarko kaleetan jaigiroa
hedatzeko asmotan. Aktuazioa apirilaren 5ean izango da, larunbata, arratsaldeko 7,30etatik aurrera.

Abuztuan, Gasteizko jaietan denboraldia itxi eta 2009ko kanpaina hasi bitartean Ustekabek
kalearekin izango duen kontaktu bakarra izatea espero dute. Tarte honetan kantu berriak prestatzen
eta aurrekoak hobetzen burubelarri jarraituko dute lanean.

Musikalki prestatzearekin batera, udako egutegia antolatzeko gestioetan ari da Ustekabe. Azken
urteotan bezala, Euskal Herriko hainbat herri alaituko dituzte musikari eibartarrek, eta horretarako
plangintza burutzen ari dira asteotan. Saxofoi, tronpeta, tronboi, klarinete hotsak berriro ere itzuliko
dira betiko doinu eta kanta berriak gure jaietara ekarriz.

2009/01/18

Euskadi Irratian

Filed under: prensa — mendicute @ 4:17 pm

Ustekabe fanfarreko Aimar Goenaga eta Josu Mendicute, bonbojole eta saxofoilaria, Euskadi Irratian izan ginen pasa den asteazkenean. “Haizezko instrumentua jotzen dut” zen gaia, gurekin batera egon zen Amaia Beloki txistulari legazpiarra.

Ondo pasa genuen mikroen aurrean, gero eitb.com gunean zintzilikatu dute eta guk Euskaltubera igo dugu, entzun nahi baduzue.

2008/10/11

Ustekabeak denda

Filed under: fanfarre — mendicute @ 1:57 pm
Tags: , , , , , ,

Sorpresa izan da azken asteotan Eibarren. Denda berria, Urkizu eta Bidebarrieta kaleen artean: Ustekabeak. Jende askok galdetu digu ea zerikusirik dugun. Argitze aldera: ez. Bazar txinatarra ei da. Guk ez dugu horrelako negoziorik jarri abian, momentuz.

bazar txinatarraren argazkia

bazar txinatarraren argazkia

2008/08/10

Oporrak!

Filed under: fanfarre — mendicute @ 3:49 am
Tags: , , , , ,

Bukatu dira Gasteizko jaiak, eta itxi dugu honezkero 2007-2008 denboraldia. Asko eman du kurtsoak, egoitza aldaketaz hasi genuen, jende berria sartu da, Musika Eskolako 50 ikasle atera genituen kalera, Burrunbazale txarangan lagunak egin ditugu, berriro ere Gasteizko jaietako txaranga jendetsuena izan gara, abesti berriak sartu ditugu…

Bideoa: Musika Eskolako ikasleekin egindako emanaldia (2007/XI/30):

Orain oporrak iritsi zaizkigu. Guk ere atsegin dugu beste txaranga batzuen atzetik dantzan ibiltzea, eta horretan, eguzkia hartzen edo liburutegiko aulkia berotzen emango ditugu datozen asteak. Ustekabe oporretan dago. Ondo pasa!

2008/08/05

“Me dejas perpleja”

Filed under: fanfarre — mendicute @ 3:26 pm

Gasteizko alde zaharrean gaude, 22 musikari zirkulu batean jotzen hasteko prest. Txarangako kideetako bat sarrera markatzera doa. Neska bat erdi-erditik pasatzen saiatzen da. Besoa jartzen dut, sartu ez dadin.

“Vamos a tocar justo ahora, ¿puedes pasar por ahí?” esan diot. Eta berak erantzun dit kalea ez dela nirea, nik ez dudala ordaindu lur eremu hori erreserbatzeko eta berak eskubidea duela txarangaren erdi-erditik pasatzeko, nahi baldin badu. “Si no tengo sitio tendré que pasar por algún lado” esan du, baina kalearen zati bat libre zegoen, bera eta besteak ere pasatu ahal izateko. Hori erakutsi diot. Sartzen saiatu da berriro, baina nik besoa jarri berriro ere.

Buelta eman da eta nik erakutsitako bidetik joan da haserre. Bi metrora zegoela, begiratu eta “me dejas perpleja” garraxi egin dit. “Usted a mí también”.

Horrelako zenbat gertatuko zaizkigu datozen bost egunotan? Gaur izan da Gasteizko jaietan goizez jo behar dugun egun bakarra. Hemendik aurrera egunero, arratsalde hasieran “paseillo”a, eta afal aurretik itzulerako kalejira. Gero, gauez, 12etan hasi eta goizaldeko 3rak arte arituko gara kaleak alaitzen.

Eguzkia ez dugu hainbeste ikusiko, beraz. Gaur izan dugu, baina, dosi haundia goizean. Pasa den urtekoa baino gogorragoa. Horra, 2007ko Santiago eguneko bideo bat:

Aurreko orriaHurrengo Orria »

Blog at WordPress.com.