Apirilean Gipuzkoako Bertso Eskolen jaialdia alaitzen aritu ginen: Untzaga plazan lehenengo, eta Coliseora kalejira eginda ondoren. Eguraldiak ere lagundu zuen, eta giro polita izan genuen Eibarko kaleetan. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteari esker Oroitz Azurmendiren argazkiak ekarri ditugu gure webgunera.
2010/06/07
2010/06/04
2010/04/19
2010/02/25
2010/02/17
2010/02/11
Larunbatean, obreroz jantzita, kalera
Larunbaterako plana:
18.00 Estaziñotik kalejira Ustekabe Fanfarrearekin.
-Kale animazioa Toribio Etxeberria, Untzaga eta Kalbetoi, Zuloagatarren kaleen inguruetan.
-Kalejira Urkizura (19,30 inguruan, San Andres elizatik)
20.00 Kalejira Urkizutik.
Fanfarrea ezagutu
2010/01/20
Aratosteak 2010: emanaldia Eibarren
Iaz ez bezala, aurtengo aratosteetan kalera irtengo da Ustekabe Fanfarrea berriro. Beste urte batzuetan Eguen Zuri (osteguna) egunean jo izan dugu Eibarren, eta larunbatean beste herriren batean. Aurten aktuazio bakarra aurreikusten dugu aratosteetan, eta larunbatean izango da hain zuzen, Eibarren, arratsaldeko 6etatik 9etara.
2009/09/20
2009/09/15
2009/09/02
Ustekabe, bergara.net-en
Ez litzateke albiste izan behar, baina uste dut lehen aldia dela Udal batek bere jai egitarauan link bat jartzen diguna. Duela egun batzuk idatzi genuen Ustekabek Bergaran joko zuela, eta Bergarako Udalak egitaraua argitaratu duenean esteka jarri du guk publikatutako albistera.

Bergarako Udalak link bat jarri du bere webgunean, jaietako programan, Ustekabek bere blogean emanaldiaz idatzitako albisteari.
Egitaraua pdf formatuan deskargatu dezakezue. Apunte batzuk destakatzearren:
- Barazki, fruiti eta gazta lehiaketa. Odoloste dastaketa.
- Trikitilariak. Txistulariak. Dultzaineroak.
- Txomingeroen bazkaria.
- Koadrilen arteko jolasak, zezentxoak eta poniak, bonba japoniarrak.
- Erraldoiak, kilikiak, buruhaundiak.
- Tirri-Tarraren Argi-Beltz emanaldia, Bergarako Orfeoia eta Aritzeta abesbatzarekin.
Guzti honekin batera, besteak beste, arituko da Ustekabe fanfarrea Bergarako kaleak alaitzen datorren irailaren 12an.








