Ustekabe Fanfarrea

2010/07/01

Ustekabe “orrialdea” izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez “lagun” bat

Filed under: web — mendicute @ 9:43 am
Tags: , , ,

Ustekaberentzat Facebooken perfil bat sortu genuen aspaldi. Baina aurrerantzean hori utzi eta zaleen orrialdea izango da Ustekabek Facebooken jarduteko modua. Aspalditik buruan geneukan kontu bat zen, eta Sustatu albistegiaren jauziak akuilatuta egin dugu aldaketa guk ere. Sustatuk emandako arrazoi berberak bultzatuta egiten dugu aldaketa.

  • Facebooken arauen kontra doa taldeari izaera pertsonal hori ematea.
  • Ustekabe “lagun bat” baldin bada, Ustekabe perfilaren atzean dagoenak sarbidea zuen lagunen informaziora.
  • Estatistika zehatzak ematen dizkigu orrialdeak.

Nola egin migrazioa

  1. Kendu Ustekabe laguna. Ezabatu. Sartu eta ezkerreko aukeretan Lagunen artetik kendu klikatu. Argazkia du Ustekabeko hainbat kiderena, txuriz jantzita Gasteizko kale batean.
  2. Gehitu Ustekabe fanfarrea, orrialde gisako presentzia. http://facebook.com/ustekabe. Hemendik aurrera garatuko dugun bakarra. Irudia du Ustekaberen logotipoa.

2010/02/25

Ustekabe, Googleren mapan

Filed under: web — mendicute @ 5:44 pm
Tags: , , , ,

Google Local Business zerbitzuan alta eman genuen eta orain mapan agertzen gara.

Bistan denez, bi modutan gaude mapan:
1. Maparen marrazkian bertan jarri dute Ustekabe Fanfarrea bere kokapenean. Beste elkarte eta negozio batzuk ere badaude eraikinean, baina ez dira ageri mapan.
2. Txintxeta bat dago klikagarri, eta hor klikatu ezkero fanfarrearen informazioa dago.

Fanfarre Ustekabe
Calle de Bittor Sarasketa, 7, 20600 Eibar, Spain / 649 933 512‎
ustekabe.com

2009/09/15

Twitter probatzen

Filed under: web — mendicute @ 1:50 am
Tags: , , ,

Ustekaberen twitter kontua sortu dugu pasa den astean, eta konfiguratu dugu zuzenean mezuak Facebookeko gure perfilean argitaratzeko, eta baita hemen, ustekabe.com webgunearen eskumako menuan agertzeko gure azken twitteoak. Datozen hilabeteotan jeitsi egingo da Ustekaberen aktibitatea eta ez da hainbeste antzemango; baina aurrerago, aktuazioetatik eguneratu ahal izango dugu telefono mugikorraren bidez.

Bergaran egon ginen larunbatean, eta oraindik ez genuen mugikorrez eguneraketak egiteko beharrezko konfigurazioa ezarrita. Bueltan tweet hau idatzi genuen:

Bergaratik bueltan. Azoka, bazkarixa, jolasak, umiendako tallerrak… gustora aritu gara 7 orduz giroa alaitzen!

Ba, horixe. Ez genuen zuzenean kontatu, baina egun ederra pasatu genuen Bergaran. :-)

2007/11/12

Agurra

Filed under: web — ustekabe @ 8:37 pm
Tags: , , , , ,

Haurdunaldi oso bat, bederatzi hilabete alegia, pasa ditugu webgunea desaktibaturik. Blog honen bidez Ustekabe internetera itzuli nahi dugu. Modu xumean bada ere, hemendik gure ekintzen berri emango dugu. Flickr eta Youtubez baliatuko gara argazkiak eta bideoak ekartzeko, eta alboko zutabean intereseko albisteak batuko ditugu “Desafineak” atalean.

Ongietorri modua, duela bi urteko testu bat dakargu gogora. Gure V. urteurrena zela eta, Felipe Juaristi idazleak idatzi ziguna, hain zuzen.

Musika, dantza egiteko gogoa barnean sortu eta hor geratzen da, erlean bere aberaskan bezala, giroak edo gogoak, edo biek batera, kanpora bultzatzen duten arte, bazterrak alaitzeko, bazterrak soinu gozoz ukitzeko, bazterrak bizi-tantaz bustitzeko.
Felipe Juaristi. Moldatua.

Blog at WordPress.com.