Ustekabe Fanfarrea

2010/07/19

Euskal Kulturaren aurkibidea

Filed under: fanfarre — mendicute @ 3:06 pm

Telefonoz eta emailez eskaera asko izaten ditugu data bererako, eta guztiei ezin izaten dugu baietz erantzun. Beste batzuetan ez Ustekaberen agendarengaitik: Cielito Eibarko Musika Bandak kontzertua daukalako (Ustekabeko kide asko bertako musikari ere bagara), kideok lan egin behar dugulako edo beste kide batzuk azterketa garaian dabiltzalako, agian. Ez da xamurra izaten bezero bati ezetz erantzun behar izatea, eta bederatzi urte hauotan ezetz esan behar izan diegun guzti horiei barkamenak eskatzen dizkiegu.

Aktuazio eske deitzen gaituztenean, askotan azken orduan sortu zaien behar bati erantzuteko izaten da. Guk, bezero bati ezetz esaten diogunean, nahiago izaten dugu bere esku beste alternatiba batzuk jarri, eta kasu horietan erraminta baliagarri bat erakusten diegu: Euskal Kulturaren Aurkibidea (Argia.com).

Gurekin harremanetan jartzen direnek normalean ez dute aurkibide hau ezagutzen, eta oso baliagarria izaten zaie beste txaranga batekin, gaiteroekin, trikitilariekin… kontaktatzeko. Kulturgintzako beste alor askotarako ere baliagarria da gida hau.

2009/09/20

Lokal berria daukagu

Filed under: fanfarre — mendicute @ 6:47 pm
Tags: , , ,

Errebal kalean hasi ginen 2000. urtean. Duela pare bat urte Musika Eskola Portalea kultur etxera eraman zuten, eta hara joan ginen, aurtengo udara arte. Portalea lehenago AYA (Agirre y Aranzabal) enpresa zegoen eraikinean egindako kulturetxea da, eta fabrika ohi batetik beste batera goaz.

Izan ere, hemendik aurrera, denboraldi baterako behintzat, Bittor Sarasketa kalera goaz, lehenago Beistegi Hermanos (BH) zegoen tokiko 3. pisura, hainbat urtez “Ama-Lur” elkartearena izan dena. Lokala konpartituko dugu “Cielito” Udal Musika Bandarekin, “Usartza” Txistulari Taldearekin eta Eibarko Danborradarekin. Txukuntzen ari gara oraindik, baina argazki batzuk igo ditugu gure Flickr kontura.

2009/09/02

Ustekabe, bergara.net-en

Filed under: fanfarre — mendicute @ 6:06 pm
Tags: , , ,

Ez litzateke albiste izan behar, baina uste dut lehen aldia dela Udal batek bere jai egitarauan link bat jartzen diguna. Duela egun batzuk idatzi genuen Ustekabek Bergaran joko zuela, eta Bergarako Udalak egitaraua argitaratu duenean esteka jarri du guk publikatutako albistera.

Bergarako Udalak link bat jarri du bere webgunean, jaietako programan, Ustekabek bere blogean emanaldiaz idatzitako albisteari.

Bergarako Udalak link bat jarri du bere webgunean, jaietako programan, Ustekabek bere blogean emanaldiaz idatzitako albisteari.

Egitaraua pdf formatuan deskargatu dezakezue. Apunte batzuk destakatzearren:

  • Barazki, fruiti eta gazta lehiaketa. Odoloste dastaketa.
  • Trikitilariak. Txistulariak. Dultzaineroak.
  • Txomingeroen bazkaria.
  • Koadrilen arteko jolasak, zezentxoak eta poniak, bonba japoniarrak.
  • Erraldoiak, kilikiak, buruhaundiak.
  • Tirri-Tarraren Argi-Beltz emanaldia, Bergarako Orfeoia eta Aritzeta abesbatzarekin.

Guzti honekin batera, besteak beste, arituko da Ustekabe fanfarrea Bergarako kaleak alaitzen datorren irailaren 12an.

2009/08/09

Blusak isilik Gasteizko jaietako azken paseiloan

Filed under: fanfarre — mendicute @ 5:42 pm
Tags: , , , , , , , , ,

Ertzantzak hainbat blusa koadrilari jaietarako erabiltzen dituzten furgonetak eta pankartak kendu dizkie, terrorismoa babesten zutela leporatuta, blusek kontatu digutenez. Horren aurrean protesta egitea erabaki dute Gasteizko blusa eta neskek, paseilo osoa isilean eginez.

(gehiago…)

2009/08/04

Gasteizko blusen jatorria

Filed under: fanfarre — ustekabe @ 1:29 pm
Tags: , , , , , ,

Gasteizko jaietako elementu garrantzitsuenak dira neska eta blusa koadrilak. Ama Zuriaren jaiak intentsitate handienaz ospatzeko modua blusa edo neska izatea dela diote, eta ez dira gutxi hori aukeratzen dutenak: 80 pertsona inguruko 20 taldetik gora daude… baina gutxik dakite zein den koadrila hauen jatorria.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Shaury

(gehiago…)

2009/07/02

Aktuazioak Elgetan

Filed under: fanfarre — mendicute @ 1:45 pm
Tags:

Ustekabe fanfarreak, Sanjuanetan jo ondoren, Elgetako jaiei musika jarriko die gaur eta datorren larunbatean. Pasa den urtean ere jo genuen Elgetan, baina ez da kontu berria.

Gure nagusiak gaztetxo zirenean, Bergarako eta Eibarko musikoak igotzen ziren Elgetara. Udal Bandak, baina baita Eibarko Bandatik ospa egindako batzuk, ‘Los Rebeldes’ izenaz ezagunak zirenak (oker ez baldin banago, behintzat). Ez daukat dokumenturik izena konfirmatzeko, baina ahotsak.com-en argitaratuko dutelakoan nago.

2009/04/02

Ustekabe ‘korrika’ itzuliko da

Filed under: fanfarre — mendicute @ 1:49 am
Tags: ,

Ustekabe fanfarreak ongietorria emango dio Eibarren Korrikari
Eibarko Ustekabe fanfarrea kalera itzuliko da Korrikaren agerraldiarekin batera. Denboraldia
Sanjuanetan hasiko bada ere, salbuespena egingo du txaranga armaginak Eibarko kaleetan jaigiroa
hedatzeko asmotan. Aktuazioa apirilaren 5ean izango da, larunbata, arratsaldeko 7,30etatik aurrera.

Abuztuan, Gasteizko jaietan denboraldia itxi eta 2009ko kanpaina hasi bitartean Ustekabek
kalearekin izango duen kontaktu bakarra izatea espero dute. Tarte honetan kantu berriak prestatzen
eta aurrekoak hobetzen burubelarri jarraituko dute lanean.

Musikalki prestatzearekin batera, udako egutegia antolatzeko gestioetan ari da Ustekabe. Azken
urteotan bezala, Euskal Herriko hainbat herri alaituko dituzte musikari eibartarrek, eta horretarako
plangintza burutzen ari dira asteotan. Saxofoi, tronpeta, tronboi, klarinete hotsak berriro ere itzuliko
dira betiko doinu eta kanta berriak gure jaietara ekarriz.

2008/10/11

Ustekabeak denda

Filed under: fanfarre — mendicute @ 1:57 pm
Tags: , , , , , ,

Sorpresa izan da azken asteotan Eibarren. Denda berria, Urkizu eta Bidebarrieta kaleen artean: Ustekabeak. Jende askok galdetu digu ea zerikusirik dugun. Argitze aldera: ez. Bazar txinatarra ei da. Guk ez dugu horrelako negoziorik jarri abian, momentuz.

bazar txinatarraren argazkia

bazar txinatarraren argazkia

2008/08/10

Oporrak!

Filed under: fanfarre — mendicute @ 3:49 am
Tags: , , , , ,

Bukatu dira Gasteizko jaiak, eta itxi dugu honezkero 2007-2008 denboraldia. Asko eman du kurtsoak, egoitza aldaketaz hasi genuen, jende berria sartu da, Musika Eskolako 50 ikasle atera genituen kalera, Burrunbazale txarangan lagunak egin ditugu, berriro ere Gasteizko jaietako txaranga jendetsuena izan gara, abesti berriak sartu ditugu…

Bideoa: Musika Eskolako ikasleekin egindako emanaldia (2007/XI/30):

Orain oporrak iritsi zaizkigu. Guk ere atsegin dugu beste txaranga batzuen atzetik dantzan ibiltzea, eta horretan, eguzkia hartzen edo liburutegiko aulkia berotzen emango ditugu datozen asteak. Ustekabe oporretan dago. Ondo pasa!

2008/08/05

“Me dejas perpleja”

Filed under: fanfarre — mendicute @ 3:26 pm

Gasteizko alde zaharrean gaude, 22 musikari zirkulu batean jotzen hasteko prest. Txarangako kideetako bat sarrera markatzera doa. Neska bat erdi-erditik pasatzen saiatzen da. Besoa jartzen dut, sartu ez dadin.

“Vamos a tocar justo ahora, ¿puedes pasar por ahí?” esan diot. Eta berak erantzun dit kalea ez dela nirea, nik ez dudala ordaindu lur eremu hori erreserbatzeko eta berak eskubidea duela txarangaren erdi-erditik pasatzeko, nahi baldin badu. “Si no tengo sitio tendré que pasar por algún lado” esan du, baina kalearen zati bat libre zegoen, bera eta besteak ere pasatu ahal izateko. Hori erakutsi diot. Sartzen saiatu da berriro, baina nik besoa jarri berriro ere.

Buelta eman da eta nik erakutsitako bidetik joan da haserre. Bi metrora zegoela, begiratu eta “me dejas perpleja” garraxi egin dit. “Usted a mí también”.

Horrelako zenbat gertatuko zaizkigu datozen bost egunotan? Gaur izan da Gasteizko jaietan goizez jo behar dugun egun bakarra. Hemendik aurrera egunero, arratsalde hasieran “paseillo”a, eta afal aurretik itzulerako kalejira. Gero, gauez, 12etan hasi eta goizaldeko 3rak arte arituko gara kaleak alaitzen.

Eguzkia ez dugu hainbeste ikusiko, beraz. Gaur izan dugu, baina, dosi haundia goizean. Pasa den urtekoa baino gogorragoa. Horra, 2007ko Santiago eguneko bideo bat:

Hurrengo Orria »

Blog at WordPress.com.