Ustekabe Fanfarrea

2010/02/25

Ustekabe, Googleren mapan

Filed under: 1 — mendicute @ 5:44 pm

Google Local Business zerbitzuan alta eman genuen eta orain mapan agertzen gara.

Bistan denez, bi modutan gaude mapan:
1. Maparen marrazkian bertan jarri dute Ustekabe Fanfarrea bere kokapenean. Beste elkarte eta negozio batzuk ere badaude eraikinean, baina ez dira ageri mapan.
2. Txintxeta bat dago klikagarri, eta hor klikatu ezkero fanfarrearen informazioa dago.

Fanfarre Ustekabe
Calle de Bittor Sarasketa, 7, 20600 Eibar, Spain / 649 933 512‎
ustekabe.com

2009/09/20

Lokal berria daukagu

Filed under: 1 — mendicute @ 6:47 pm

Errebal kalean hasi ginen 2000. urtean. Duela pare bat urte Musika Eskola Portalea kultur etxera eraman zuten, eta hara joan ginen, aurtengo udara arte. Portalea lehenago AYA (Agirre y Aranzabal) enpresa zegoen eraikinean egindako kulturetxea da, eta fabrika ohi batetik beste batera goaz.

Izan ere, hemendik aurrera, denboraldi baterako behintzat, Bittor Sarasketa kalera goaz, lehenago Beistegi Hermanos (BH) zegoen tokiko 3. pisura, hainbat urtez “Ama-Lur” elkartearena izan dena. Lokala konpartituko dugu “Cielito” Udal Musika Bandarekin, “Usartza” Txistulari Taldearekin eta Eibarko Danborradarekin. Txukuntzen ari gara oraindik, baina argazki batzuk igo ditugu gure Flickr kontura.

2009/09/15

Twitter probatzen

Filed under: 1 — mendicute @ 1:50 am

Ustekaberen twitter kontua sortu dugu pasa den astean, eta konfiguratu dugu zuzenean mezuak Facebookeko gure perfilean argitaratzeko, eta baita hemen, ustekabe.com webgunearen eskumako menuan agertzeko gure azken twitteoak. Datozen hilabeteotan jeitsi egingo da Ustekaberen aktibitatea eta ez da hainbeste antzemango; baina aurrerago, aktuazioetatik eguneratu ahal izango dugu telefono mugikorraren bidez.

Bergaran egon ginen larunbatean, eta oraindik ez genuen mugikorrez eguneraketak egiteko beharrezko konfigurazioa ezarrita. Bueltan tweet hau idatzi genuen:

Bergaratik bueltan. Azoka, bazkarixa, jolasak, umiendako tallerrak… gustora aritu gara 7 orduz giroa alaitzen!

Ba, horixe. Ez genuen zuzenean kontatu, baina egun ederra pasatu genuen Bergaran. :-)

Blog at WordPress.com.