Joan edukira

Donostiako danborrada ostegunean, estreinakoz guretzat

2012/01/17
by

Ostegun gauean Ustekabe fanfarreak Donostiako danborradan parte hartuko du, estreinakoz bere historian, gauerditik aurrera 3 orduz danborrada bati Sarriegiren doinuak jartzen.

Ez da, egia esateko, lehen aldia Donostiako danborradan parte hartzeko aukera daukaguna, baina gure agendek ezinezko egin izan dute ikasketak eta lana direla-eta. Aurten, berriz, osteguna izanik eta asteburu ataria dela-eta, animatu egin gara eta Donostiara joango gara!

Doinu gehienak ezagunak dira guretzat, izan ere 2001. urtetik Eibarko Umeen danborradan jo izan dugu, eta gainera Ustekabeko kide asko Cielito Eibarko Musika Bandako kide ere bagara. Izenez ez bada ere, denontzat dira ezagunak seguraski Diana, Retreta (Paso-Doble de Tambores), Iriyarena, Polka de Tambores, Donostiako Martxa edo Tatiago.

Hala ere badaude Eibarren jotzen ez diren zenbait kantu, hala nola Oilar Zaldieriaren Konpartsa (Comparsa de Caballería de Gallos) edo Atso Zaldieriaren Konpartsa (Comparsa de Caballería de Viejas), eta beste zeinbait kasutan ez dira Eibarko partitura berak. Hori dela eta emanaldi honetarako, beste batzuetan egiten duten bezala, bereziki prestatu behar izan ditugu zenbait kantu entsaioetan.

Ustekaberen azken emanaldia abenduan izan zen, merkatari eta tabernariek antolatutako gabonetako kalejiran. Eta hurrengoa, aldaketarik ez badago, aratosteetan izango da. Hilabete falta da, ez besterik!

About these ads
2 Iruzkin leave one →
  1. Donostiarra permalink
    2012/01/17 3:14 pm

    Ez nekien nik Altzo Donostiako auzo bat zenik ;)

    • 2012/01/18 5:35 pm

      Ez dugu Altzon joko, Altzan baizik. Eskerrik asko zuzenketa egiteagaitik!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

646 harpidedun

%d bloggers like this: