Asteburuko aktuazioak: Zaldibar eta Mungia
2011/07/07
Joan den asteburuan Elgetako jaietan izan ondoren, oraingoan Bizkaira salto egingo dugu bertan udako aktuazioekin jarraitzeko:
Zaldibarko jaiak
2011ko uztailaren 8a, ostirala
Iaz egin genuen bezala, aurten ere Zaldibarko jaietan izango gara, arratsaldeko 6etan hasi eta 3 orduz. Egitarau osoa Zaldibarko Udalaren webgunean duzue.
Mungiako jaiak
2001ko uztailaren 9a, larunbata
San Kristobal jaiak direla eta, kalejira egingo dugu iluntzeko 9etatik aurrera.
Trackbacks