Ustekabe Fanfarrea

2009/09/20

Lokal berria daukagu

Filed under: fanfarre — mendicute @ 6:47 pm
Tags: , , ,

Errebal kalean hasi ginen 2000. urtean. Duela pare bat urte Musika Eskola Portalea kultur etxera eraman zuten, eta hara joan ginen, aurtengo udara arte. Portalea lehenago AYA (Agirre y Aranzabal) enpresa zegoen eraikinean egindako kulturetxea da, eta fabrika ohi batetik beste batera goaz.

Izan ere, hemendik aurrera, denboraldi baterako behintzat, Bittor Sarasketa kalera goaz, lehenago Beistegi Hermanos (BH) zegoen tokiko 3. pisura, hainbat urtez “Ama-Lur” elkartearena izan dena. Lokala konpartituko dugu “Cielito” Udal Musika Bandarekin, “Usartza” Txistulari Taldearekin eta Eibarko Danborradarekin. Txukuntzen ari gara oraindik, baina argazki batzuk igo ditugu gure Flickr kontura.

2009/09/15

Twitter probatzen

Filed under: web — mendicute @ 1:50 am
Tags: , , ,

Ustekaberen twitter kontua sortu dugu pasa den astean, eta konfiguratu dugu zuzenean mezuak Facebookeko gure perfilean argitaratzeko, eta baita hemen, ustekabe.com webgunearen eskumako menuan agertzeko gure azken twitteoak. Datozen hilabeteotan jeitsi egingo da Ustekaberen aktibitatea eta ez da hainbeste antzemango; baina aurrerago, aktuazioetatik eguneratu ahal izango dugu telefono mugikorraren bidez.

Bergaran egon ginen larunbatean, eta oraindik ez genuen mugikorrez eguneraketak egiteko beharrezko konfigurazioa ezarrita. Bueltan tweet hau idatzi genuen:

Bergaratik bueltan. Azoka, bazkarixa, jolasak, umiendako tallerrak… gustora aritu gara 7 orduz giroa alaitzen!

Ba, horixe. Ez genuen zuzenean kontatu, baina egun ederra pasatu genuen Bergaran. :-)

2009/09/02

Ustekabe, bergara.net-en

Filed under: fanfarre — mendicute @ 6:06 pm
Tags: , , ,

Ez litzateke albiste izan behar, baina uste dut lehen aldia dela Udal batek bere jai egitarauan link bat jartzen diguna. Duela egun batzuk idatzi genuen Ustekabek Bergaran joko zuela, eta Bergarako Udalak egitaraua argitaratu duenean esteka jarri du guk publikatutako albistera.

Bergarako Udalak link bat jarri du bere webgunean, jaietako programan, Ustekabek bere blogean emanaldiaz idatzitako albisteari.

Bergarako Udalak link bat jarri du bere webgunean, jaietako programan, Ustekabek bere blogean emanaldiaz idatzitako albisteari.

Egitaraua pdf formatuan deskargatu dezakezue. Apunte batzuk destakatzearren:

  • Barazki, fruiti eta gazta lehiaketa. Odoloste dastaketa.
  • Trikitilariak. Txistulariak. Dultzaineroak.
  • Txomingeroen bazkaria.
  • Koadrilen arteko jolasak, zezentxoak eta poniak, bonba japoniarrak.
  • Erraldoiak, kilikiak, buruhaundiak.
  • Tirri-Tarraren Argi-Beltz emanaldia, Bergarako Orfeoia eta Aritzeta abesbatzarekin.

Guzti honekin batera, besteak beste, arituko da Ustekabe fanfarrea Bergarako kaleak alaitzen datorren irailaren 12an.

Blog at WordPress.com.