Bukatu dira Gasteizko jaiak, eta itxi dugu honezkero 2007-2008 denboraldia. Asko eman du kurtsoak, egoitza aldaketaz hasi genuen, jende berria sartu da, Musika Eskolako 50 ikasle atera genituen kalera, Burrunbazale txarangan lagunak egin ditugu, berriro ere Gasteizko jaietako txaranga jendetsuena izan gara, abesti berriak sartu ditugu…
Bideoa: Musika Eskolako ikasleekin egindako emanaldia (2007/XI/30):
Orain oporrak iritsi zaizkigu. Guk ere atsegin dugu beste txaranga batzuen atzetik dantzan ibiltzea, eta horretan, eguzkia hartzen edo liburutegiko aulkia berotzen emango ditugu datozen asteak. Ustekabe oporretan dago. Ondo pasa!
Kaixo!!
Oporrak merezi dituzue!!! (ez pentsa nire gibela eta oinak baita…)
Orain deskantzatu. Mila esker Gasteizera etortzeagatik, oso ondo pasa dugu zuekin.
Goraintziak denoi. Datorren urte arte.
Muxu asko, besarkadak…blablabla.
Ondo pasa. Aio
GORA USTEKABE!!!
GORA ALEGRIOS!!!
P.D.: Nadia me debes una corbata y algún que otro pote jejeje. Muxu 1. Aio
Comment by Xabi (Alegrios) — 2008/08/11 @ 1:15 am |
Bai jauna!
Ezpainak errekuperatu eta ondo merezitako oporrak gozatu itzazue.
Besarkada estua mutilei, eta muxu haundi-haundi bat neskei.
Hurrenarte!
Comment by paxku — 2008/08/11 @ 11:35 am |