Ustekabe Fanfarrea

2008/02/21

Sagardotegira goiaz

Filed under: fanfarre — mendicute @ 2:37 am
Tags: , , , ,

TxotxDatorren zapatuan, 23f, Ustekabeko kidiok Hernanin afalduko dogu, Itsas-Buru sagardotegixan. Normalian ensaiuak zapatu goizetan egitten doguz, baiña oinguan arratsalderako laga dogu dana segidan egitteko.

16.00 Kafia.
16.30 Ensaiua (2 ordu).
19.00 Autobusa Hernanira.
20.15 Afarixa.
00.30 Herrira jeitsi.
03.00 Eibarrera itzuli.

Sorpresak egongo diraz. Aspaldittik genekan gogua eskursiño hau egitteko. Pena ez dogula lortu fetxa bat adostia, eta batxilergoko ikasliak estudiatzen geratuko dirala. Baiña lasai Itziar, Ane, Cristina, Itsaso eta Esteban: eingouz gehixago laister!!

Horrelako ekimenak ezinbestekuak begittatzen jakuz taldia sendotzeko. Txaranga askotan txanpon-hotsak mantentzen dau bizi taldia, gure fanfarre honetan talde-giroa izan da beti jarraitzeko gogua barru-barruraiño sartu deskuna. Afarixa ondo pasatzeko aitzakixa merkia baiño zeoze gehixago da. Seguru Hernanitik indarbarrittuta bueltauko garala!!

Ustekabek 5 urte

Filed under: fanfarre — mendicute @ 2:19 am
Tags: , , , , , ,

Ustekabek bost urte bete zitueneko artikulu honi hautsa kendu eta hona ekarri dugu, galdu aurretik.

Oier Araolaza eta Enrike Izagirre. 2005/XII/03. eta kitto!

Guk bagenkagun ba, gaurko hau idatzixau bestela be serixo-serixo redaktauta, eh! Zera, neoplatonismuaren ikutua Bizkaiko grabilletiaren inguruan. Zu, interesante askua, zer ba! Ustekabe txarangiak baiña, bost urte edar bete ditxu, Zorionak! eta aurreko barixakuan Kezkako eta eurekin hartu-emonetan ibili diran Eibarko beste kolektibuetako biña lagun afaltzera konbidau gaitxue. Graziak emotia platonismua izango da handik edo hamendik; eta ez balitz, ba, danerako: gizalegiak behintzat reklamatzen dau, eta horretara eskerrik asko igual-igual.

Guretako, kanpotik, kuadrilla oso balidua da: preparauta datoz. Musika Eskolia sartzen da hor; prest egon dira bestion planteamientuak entzun eta eurenak be botatzeko, serixuak dira horretan, eta libriak, oso gazte libriak emoten dabe begiratu batera. Aitortzen hasitxa, barixakuko eta zapatuko musikekiñ, ekitaldixak asteburu bakarrian batu izana danak, ha beste liburutxo-historixa-programiakin eta, asmatu dozuela esango genduke. Eta behiñ ipinitxa, fuerte proklamau daigun bota ditxuan euri-edurretan be ez dozuela parterik izan.

Aurrera, Karnabaletako Kaldereruak eta maiatzian Euskal Jairako dakagu Kezka eta Ustekabekuak hurrengo planak alkarrekin. Urrin dalakuan, gaiñera etortzen dira fetxak gero; datorrela udabarrixa eta datozela beste udabarri asko. Gure borondatetik horixe desio detsuegu, segidu daizuela beste urte askuan oiñ arteko moduko nota on-onak etaratzen eta jotzen… ahal dozuena!

2008/02/02

Eibarko Aratustietako pregoia 2008

Eibartarrok,
Ustekabe Fanfarreko kide naizen aldetik, musikoa naiz. Baiña zer da musika? Musika jaiaren soinua da, jaiaren ezaugarri auditiboa. Musika jaia da, eta jaizaleak gara beraz Ustekabeko kideak. Jaiak maite ditugu, eta aratosteak ere.

Aratosteetan, eta jaietan oro har, iraganeko tradizio eta jatorrien nahasketa bat bizi ohi dugu. Askotan, bere esentzia bizi mantentzeko ahalegin handiz. Aurten jai berri bati abiada eman zaio gure herrian: Koko-eskea, Kezka Dantza Taldearen eskutik, eta zuzenean eurei hitz batzuk zuzendu nahi dizkiet: harro gaude gaur zuekin egoteaz. Harro gaude gure herrian egiten diharduzuen lanaz. Eskerrik asko Kezka.

Kezka eta Ustekabeko kideondako, data gogorra da gaurkoa. Atzo urtebete Maitane Castillo dantzari eta musikariak utzi gintuela. Oraintxe urtebete, Kaldereroen ordu berean, agurtu genuen Maitane. Horregaitik hemendik, Maitane, zauden tokian zaudela, pregoi hau eskeini nahi dizugu. Maitanek irribarrea maite zuen, eta gure irribarrea da egingo diogun omenaldirik onena.

Beraz, egin dezagun irribarre. Ez dezagun izan beldurrik. Uxatu bildurrak, mugi gorputza!! Askatasuna ei da jaiaren iturburu eta suspertzaile. Eibartarrok, izan zaitezte aske!! Ospatu jaia!!

Hau ez da Brazil,
ezta ere Tolosa,
baina ez zaitezte kokil,
gal ezazue lotsa!!

Aupa Aratustiak!!
Gora Eibar!!

Josu Mendicute. Presidentea.
Ustekabe Fanfarrea.

Blog at WordPress.com.