Ustekabe Fanfarrea

2007/11/27

Kalejiren mapak

Filed under: aktuazioak — ustekabe @ 1:40 am
Tags:

2007ko azaroaren 30eko aktuazioa
Ostirala, San Andrés eguna

1. kalejira: Ustekabe eta Musika Eskolako ikasleak, GASTErekin batera.
Aktuazioa 19.00tan hasiko da San Andres parrokiatik. Toribio Etxeberria
(Dosdemaio) kalera jeitsi eta Untzaga Plazara igoko gara. Bertan
emanaldi laburra eskeiniko dugu, eta ondoren merienda banatuko dugu.

2. kalejira: Ustekabe, GASTE eta Miss eta Mister baserritarra.
Aktuazioa 20.30etan hasiko da Untzaga Plazan. Miss eta Mister
baserritarra Gastefurgon igota joango dira “Garaipen Itzulia” egiteko.
Kalbetoi, Bidebarrieta zati bat, Julian Etxeberria eta Toribio
Etxebarria kaleak zeharkatuko ditugu.

Emanaldia musika eskolako 50 ikaslerekin

Filed under: aktuazioak — ustekabe @ 1:33 am
Tags:

Ustekabe Fanfarreak bere VII. urteurrena modu ezberdinean ospatuko du aurten. Juan Bautista Gisasola Musika Eskolarekin elkarlanean aktuazio berezia prestatu dugu San Andres egunerako. Musika Eskolako Banda Txiki eta Banda Nagusiko kideei zenbait partitura eman genizkien, hauek prestatu egin dituzte eta entsaio batzuk egin ditugu. Helburua, ikasle hauek fanfarrera pixkanaka hurbiltzea da, euren ikasketa prozesuan akuilu izango den hurbilketa. Erakutsi nahi diegu ikasgelatik haratago ere badagoela zereginik euren instrumentuarekin.

Musika Eskolako irakasleei gure esker ona adierazi nahi diegu eskeini diguten laguntzagatik. Saxofoi, tronpeta, perkusio, soinu, flauta, klarinete eta tronpa irakasleek klasean partiturak prestatu baitituzte. Gainera, Musika Eskolako zuzendari Elena Martín eta Banda Txikiko zuzendari Alfonsok ere laguntza handia eskeini digute, Bandako entsaioetan aktuazioa prestatu baitute. Pasa den ostiralean eta larunbatean Ustekabek antolatuta entsaioak egin ditugu, eta ikasleei merendola bat eskeini diegu.

Ostiraleko aktuazioa arratsaldeko 7etan hasiko da San Andres elizatik. Toribio Etxebarria (Dosdemayo) kalea kalejiran zeharkatuko dugu eta Untzagan emanaldi laburra eskeiniko dugu Ustekabek eta ikasleek. Musikari gazteek merienda izango dute, eta gero, arratsaldeko 8 t´etan Ustekabe Fanfarreak berak bakarrik, ikasle barik, ordubeteko poteoa egingo du GASTE Elkartearekin batera. Aktuazioaren ostean Ustekabe eta GASTEko kideek afaria egingo dugu, Ustekaberen aktuazioa GASTEren egitarau barruan baitoa. Beraz, Ustekaberen ohiko erropa beharrean, baserritarrez jantzita irtengo gara kalera. Ez da lehen aldia izango, izan ere 2003ko Sanandresetan baserritar jantziaz egin genuen aktuazioa.

2007/11/25

Etengabeko biziberritzea

Filed under: aktuazioak — ustekabe @ 4:58 pm
Tags:

Sanandresek markatzen dute urtero-urtero Ustekaberen urtemuga. Duela zazpi urte Musika Eskolako 16 kidek sortu zuten fanfarreak etengabeko berrikuntza izan du, bai musikari zein errepertorio aldetik. 2000. urteko argazkian eta 2007koan zaila da errepikatutako aurpegiak aurkitzea.

Ustekaberen estreinu ofizialeko emanaldia, 2001eko maiatzean

Ikasketak, lana edo kanpora joan behar izanak kide batzuk fanfarreatik urrundu ditu, baina hala ere musikari ohiek ateak irekirik dituzte nahi dutenean etortzeko. Udan, adibidez, kide ohiek bat egiten dute zenbait aktuaziotan. Sartzen diren musikari berrien bidez, Ustekaberen kide kopurua bere horretan mantentzen da, baina bere kide eta kide-ohi sarea handitzen doa. Dagoeneko ia 50 lagun pasa dira Ustekabetik, eta beste askok lagundu dute.

Ostiralean bi musikari berri estreinatuko dira klarineteaz: Itziar Barrenetxea eta Ane Lahidalga, biak eibartarrak. Ongietorri bioi!

2007/11/24

Gaur ez dugu aktuaziorik

Filed under: aktuazioak,prensa — ustekabe @ 2:22 pm
Tags:

Azken urteotan Txistorra Egunaren ekitaldietan parte hartu izan dugu Eibarko Udalak kontratatuta. Aurten, San Andres eguna barixakua izanik, eta GASTE Elkartearen proposamenaren baitan, San Andres egunean jotzea erabaki genuen. Udalari planteatu genion Musika Eskolako ikasleekin aktuazio bat prestatzea, horrek suposatzen duen lanarekin, eta balezkoa eman zigun.

Gure proposamenak jasotzen zuen Txistorra Egunerako beste fanfarre bat ekartzea. Eskaintza ere egin genion Udalari, guztiz doan beharrezko gestioak egingo genituela. Fanfarre bat proposatu genuen horretarako baina ez ziren harremanetan ere jarri; Beer Band taldearen kontzertua dela eta, egitaraua aski asetuta dagoela erabaki baitute.

Akatsak El Correo-n

Hala ere, El Correon esan zuten Ustekabek jai hau alaituko zuela. Noski, errektifikazioa bidali genien. Ez dute akatsa zuzendu, ez dute oker zegoenik publikatu, eta gainera, gaur ere esan dute joko dugula. Argitu nahi dugu gaur ez daukagula aktuaziorik. Gure hurrengo aktuazioa, lehenago aurreratu dugun bezala, datorren ostiralean izango da, hilak 30, San Andres egunean.

2007/11/16

Musika Eskolako ikasleekin emanaldia

Fanfarreatik ekimen berri bat jarri dugu abian: aurten ahalegina egin nahi dugu Musika Eskolako ikasleengana hurbiltzeko. Musikaren bitartez eta talde lanean ondo pasatzeko alternatiba desberdin bat erakutsi nahi diegu DBH hasieran dauden ikasleei. Arlo akademikotik haratago, ikasleen motibazioa sustatu ditzakeen ikuspuntu ezberdinak ezagutzea ezinbestekotzat jotzen dugu, ikasketa horietan aurrera gogotsu egin ahal izateko.

Sanandresetako kartela, Nestor Pérez. Eibar.ORGGauzak horrela, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolarekin elkarlanean, aurtengo San Andres jaietarako prestatzen ari garen emanaldian hainbat ikaslek gurekin parte hartuko dute.

Azaroaren 30ean izango da aktuazioa, San Andres egunean hain zuzen. Baserritarrez jantzita irtengo gara. Partehartzaileek taloa txorizoarekin izango dute doan. Arratsaldeko 7etan San Andres elizan bildu, anbulategira jeitsi eta Toribio Etxebarria kalea zeharkatuko dugu kalejiran. Untzagan emanaldi labur bat ere eskeiniko dugu, eta horren ondoren merienda txiki bat banatuko dugu.

GASTEren irudi batBitartean, GASTE Elkarteak antolaturik Miss eta Mister Baserritarra Lehiaketa egongo da Untzaga Plazan. Bukatzean, Ustekabe Fanfarreak hauekin batera kalejiran parte hartuko du, izan ere aktuazioa GASTE Elkartearen egitarauan doa.

2007/11/12

Agurra

Filed under: web — ustekabe @ 8:37 pm
Tags: , , , , ,

Haurdunaldi oso bat, bederatzi hilabete alegia, pasa ditugu webgunea desaktibaturik. Blog honen bidez Ustekabe internetera itzuli nahi dugu. Modu xumean bada ere, hemendik gure ekintzen berri emango dugu. Flickr eta Youtubez baliatuko gara argazkiak eta bideoak ekartzeko, eta alboko zutabean intereseko albisteak batuko ditugu “Desafineak” atalean.

Ongietorri modua, duela bi urteko testu bat dakargu gogora. Gure V. urteurrena zela eta, Felipe Juaristi idazleak idatzi ziguna, hain zuzen.

Musika, dantza egiteko gogoa barnean sortu eta hor geratzen da, erlean bere aberaskan bezala, giroak edo gogoak, edo biek batera, kanpora bultzatzen duten arte, bazterrak alaitzeko, bazterrak soinu gozoz ukitzeko, bazterrak bizi-tantaz bustitzeko.
Felipe Juaristi. Moldatua.

Blog at WordPress.com.