Ustekabe Fanfarrea

2010/07/30

VI. Euskal Jaia 2010, Camping de La Rioja

Filed under: aktuazioak — mendicute @ 11:34 am

La charanga Ustekabe en Castañares de Rioja
6. urtez Euskal Jaia egingo dute bihar Errioxako Castañares herrian dagoen kanpinean. Haro eta Santo Domingo dira inguruko herri ezagunenak, eta tartean dauden Casalarreina eta Castañares herrien erdian dago kanpin hau, Ezkaraira bidean: Camping de La Rioja. 2005. urtean izan zen Euskal Jaiaren lehen edizioa, eta ordutik urtero egon izan gara bertan.

Fanfarrearen aktuazioaz gain, trikitilariak, pintxo lehiaketa eta sagardo kupela izaten dira. Beste batzuetan bertan izan dira, baita ere, Gorriti eta bere animaliak edo Bihurri aizkolariarekin herri kirolak.

2010/07/26

Blusa Eguna 2010: Gaur Egun eta Teleberri

Filed under: prensa — mendicute @ 1:18 pm

Atzo goizeko 9ak eta gaueko 11ak bitartean Gasteizko kaleetan ibili ginen alde batetik bestera Los Alegrios blusa koadrilarekin. Aipatu genuenez, Baratxuri Azoka ere bazuten atzokoan Gasteizen, eta bi horiek aipatu zituzten atzo ETBko albistegietan. Tartean, gure irudi batzuk ere badaude.

Euskaraz (iturria EITB):

Gaztelaniaz (iturria EITB):

Bideo hauek Hodei Arrausi kazetariak egin ditu. Iaz ere azaldu ginen bere lan batean: Sin música no hay festejo posible

Interesekoa: Zer dira Gasteizko blusak?

Asteburuan, Errioxara

Datorren asteburuan Castañereseko kanpinera joango gara (Errioxa), bertan egingo den VI. Euskal Jaia alaitzera. Urtero izan gara bertan, Euskal Jaia antolatzen hasi zirenetik.

2010/07/25

Blusa Eguna 2010, there we go!

Filed under: aktuazioak — mendicute @ 4:13 am

Gaur, Santiago egunez, jaiak dituzte Eibar inguruko hainbat tokitan. Goimendi (Elgeta-Bergara), Ermua eta Soraluze (Santanak) besteak beste. Baina horietaz aparte, ospakizun dexente dago gaur Euskal Herri osoan zehar; besteak beste honako herrietan daude jaietan:

Billabona, Busturia, Derio, Astigarraga, Tutera, Gares, Gorliz, Elizondo, Donapaleu, Soraluze, Barakaldo, Pasai Donibane, Ispaster, Etxebarria… eta baita Ordizia eta Gasteiz.

Duela urte batzuk izan ginen Ordiziko jaietan, eta 2004tik hona urtero izan gara Gasteizen. Gaurkoan ez dute gauza bakarra ospatzen, bi dira gaurko egunez Gasteizen ezagunen diren bi ekitaldiak:

  • Berakatz (baratxuri) azoka
  • Blusa eguna

Nondik datoz Gasteizko blusak? Azalpena iaz eman genuen.

Goizeko 7,45etan gaude geratuta, izan ere 9etan hasiko gara jotzen Gasteizko erdialdean eta gure doinuek gauerarte beteko dituzte Gasteizko kaleak. Aktuazio oso gogorra da, oso luzea, baina baliagarria baita ere Andre Zuriaren jaietarako prestatzeko, abuztuaren 5etik 9ra Gasteizen izango baikara aurten ere, eta hori ere ez da makala izango.

Blusa eta Nesken koadrilen komisioak prestatu duen egitaraua Los Alegrios koadrilaren blogean.

2010/07/19

Euskal Kulturaren aurkibidea

Filed under: fanfarre — mendicute @ 3:06 pm

Telefonoz eta emailez eskaera asko izaten ditugu data bererako, eta guztiei ezin izaten dugu baietz erantzun. Beste batzuetan ez Ustekaberen agendarengaitik: Cielito Eibarko Musika Bandak kontzertua daukalako (Ustekabeko kide asko bertako musikari ere bagara), kideok lan egin behar dugulako edo beste kide batzuk azterketa garaian dabiltzalako, agian. Ez da xamurra izaten bezero bati ezetz erantzun behar izatea, eta bederatzi urte hauotan ezetz esan behar izan diegun guzti horiei barkamenak eskatzen dizkiegu.

Aktuazio eske deitzen gaituztenean, askotan azken orduan sortu zaien behar bati erantzuteko izaten da. Guk, bezero bati ezetz esaten diogunean, nahiago izaten dugu bere esku beste alternatiba batzuk jarri, eta kasu horietan erraminta baliagarri bat erakusten diegu: Euskal Kulturaren Aurkibidea (Argia.com).

Gurekin harremanetan jartzen direnek normalean ez dute aurkibide hau ezagutzen, eta oso baliagarria izaten zaie beste txaranga batekin, gaiteroekin, trikitilariekin… kontaktatzeko. Kulturgintzako beste alor askotarako ere baliagarria da gida hau.

2010/07/05

Aktuazioa Zaldibarren

Filed under: aktuazioak — mendicute @ 4:35 pm
Tags:

Iragan asteburuan Elgetan izan ondoren, gure hurrengo aktuazioa Zaldibarko jaietan izango da asteazkenean, bi ordu t’erdiz. Aktuazioa 19,30etan hasi eta 22,00etan bukatuko da. Txupinazoarekin batera hasiko da emanaldia, eta tartean odoloste-jana eginda, kontzertuak hasi aurretik afalordurako tartea utzita emango zaio amaiera emanaldiari.

Hauxe da egun horretarako Zaldibarko jaietako egitarau osoa:

Uztailak 7 – Eguaztena

10:00 – 14:00 Bizi Letra maratoia.Irteera: liburutegitik

19:00 Herriko jendeak donien-atxa ipiniko du.

19:15 Jaietako kartelen lehiaketako sari-banaketa udaletxean

19:30 Jaien hasiera iragartzeko, udaletxetik txapligua jaurtiko du Ane Alberdik:

– Euskadiko arku tiro txapelketako txapelduna, aretoko eta atari zabaleko modalitatean

– Europako arku tiro txapelketako txapeldunordea, minusbaliatuentzako aretoko modalitatean

Gero kalejira Koral elkarteko trikitilariekin eta buruhandiekin.

19:30 Ustekabe txaranga

20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.

23:00 Herriko taldeekin, Rock kontzertuak txosna gunean

Egitarau osoa Zaldibarko Udalaren webgunean eskuragarri. Deskargatu pdf-a

Udako egutegia Eibarko Umeen danborrada eginda ireki zen, eta Zaldibarko jaien ondoren, Errioxa eta Gasteizera irteerak ere etorriko dira.

Eibartik joateko, trena

Eibartik bertara joan nahi duenak tren zerbitzua erabili dezake. Trenak orduro irtetzen dira Eibartik 6,13 eta 22,13 bitartean. Zaldibartik Eibarrera bueltzeko trenak daude orduro 06,52 eta 21,52 artean. Tarteka tren gehiago ere badaude (ordutegiak euskotren.es webgunean kontsultatu daitezke, deskargatu pdf-an).

2010/07/01

Ustekabe “orrialdea” izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez “lagun” bat

Filed under: web — mendicute @ 9:43 am
Tags: , , ,

Ustekaberentzat Facebooken perfil bat sortu genuen aspaldi. Baina aurrerantzean hori utzi eta zaleen orrialdea izango da Ustekabek Facebooken jarduteko modua. Aspalditik buruan geneukan kontu bat zen, eta Sustatu albistegiaren jauziak akuilatuta egin dugu aldaketa guk ere. Sustatuk emandako arrazoi berberak bultzatuta egiten dugu aldaketa.

  • Facebooken arauen kontra doa taldeari izaera pertsonal hori ematea.
  • Ustekabe “lagun bat” baldin bada, Ustekabe perfilaren atzean dagoenak sarbidea zuen lagunen informaziora.
  • Estatistika zehatzak ematen dizkigu orrialdeak.

Nola egin migrazioa

  1. Kendu Ustekabe laguna. Ezabatu. Sartu eta ezkerreko aukeretan Lagunen artetik kendu klikatu. Argazkia du Ustekabeko hainbat kiderena, txuriz jantzita Gasteizko kale batean.
  2. Gehitu Ustekabe fanfarrea, orrialde gisako presentzia. http://facebook.com/ustekabe. Hemendik aurrera garatuko dugun bakarra. Irudia du Ustekaberen logotipoa.

2010/06/29

Badatoz Elgetako jaiak

Filed under: Uncategorized — mendicute @ 7:53 am
Tags: , , ,

Aurten hirugarrenez Ustekabe Elgetako kaleetan arituko da. 2008an estreinakoz eta iaz ere jaiak alaitu zituen fanfarrea izan ostean iazkoa errepikatzera gatoz aurten ere.

  • Osteguna, uztailak 1. 19.30.
    Mozorro jaitsieria Salbadorretik Ustekabe txarangarekin. Plazara iritsitakoan alkate txikixari emango jako agintia eta brindisa egingo da jaixei hasieria emoteko. Ondoren buruhaundixak.
  • Larunbata, uztailak 3. 11.15 – 14.30.
    Esna deixa Ustekabe txarangarekin, Kuadrilen hamaiketakoa: Intxorta elkartean, Asto karreria (Elgetako X. Sarixa), harri jasotzea, kalejira, Herri bazkaria…
    19.00 Zezenak. Ustekabe txarangak alaituta, ondoren kalejira.

Ikusi Elgetako jaietako egitarau osoa: Ferixa Nagusia

Iaz aktuazioa egin genuenean komentatu genuen antzina Eibarko eta Bergarako bandez gain, Eibarko Musika Bandatik irtendako musikari batzuek osatutako taldea ere joaten zela “Los Rebeldes” izenarekin. Egoibarraren webgunean aurkitu dugu azalpena “Eibarko Musikoak” izeneko pdf dokumentu batean:

No podemos pasar por alto el detalle de la escisión que se produjó en el seno de la Banda que dirigía Jacinto Zuluaga. Precisamente, el dia 1 de septiembre de 1949 ocurría esta dolorosa separación de un buen número de excelentes profesionales. Ese mismo día debía recorrer la agrupación musical las calles eibarresas   con   motivo  de  la  apertura  de  una  tómbola  organizada  por  la Sociedad   GOI-ARGi   en  los  soportales   del  Ayuntamiento.  Al  presenciar  el pasacalles no salíamos de nuestro asombro al observar el exiguo número de músicos que componían la Banda. Al instante nos informaron de lo que ocurría.

Buen   número   de   componentes   habían  abandonado   la  Banda  por   profundas discrepancias   con   su  director Zuluaga. Estos músicos escindidos formaron enseguida su propia banda cuya dirección fue asumida por el maestro Juan Ugalde que tenía a sus órdenes a Salvador Marzana, Benito Aguirre, Carlos Muguerza, Teodoro Urretavizcaya, José Blanco, Tomás Axpe, Miguel Garagarza, y Vicente Oyarzabal. El probado Jenaro   Pildain,   Enrique  Eizagaecheverria ingenio popular les identificó con el nombre de “Los Rebeldes”. A estos 11 primeros escindidos, posteriormente, se incorporaron otros elementos: Joaquin y Venancio Martinez, Joaquín Fernández, Tomás Oyanguren, Juan Gil, Alberto y Juan Luzar. Estos 19 músicos ensayaban en el Alberdi, Fermín Gorrochategui antiguo Bar Javier y adoptaron el nombre artístico de “La Lira”.

Prentsa oharra (pdf)

2010/06/22

Hamargarren danborradaren bila!

Filed under: aktuazioak — ustekabe @ 10:12 am
Tags: , , ,

Ustekabek bere 10. danborrada egingo du aurtengo San Juan egunean. Diana, Donostiako Martxa, Mutriku Herria, Iriyarena… urtero urtero errepikatu ditugu, 2000. urte bukaeran 16 gaztek fanfarrea sortu zutenetik. 2001eko Sanjuanak izan ziren Ustekaberentzat lehenengoak, eta urte hartan bertan izan zen Ustekaberen I. Danborrada. Ordutik, urtero urtero ibili gara umeen danborradari soinua jartzen, Oria txarangarekin batera.

Ustekabe fanfarreak publikoki eskerrak eman nahi dizkie Danborradaren antolakuntzan dabilen komisioari eta berarekin batera Eibarko Udalari, hasiera-hasieratik Ustekaberengan jarritako konfidantzagatik. Eibarko Danborradak eta beste hainbat elkartek gugan jarri duten konfidantzak lagundu digu urte guzti hauetan aurrera egiten.

Ustekabe Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako 16 ikaslek osatu zuten duela 9 urte t’erdi. Gazteenak 15 urte eta nagusienak 18 urte zituzten garai hartan, eta gaur egun 14 eta 27 urte artekoek osatzen dugu. Abenduan beteko ditu Ustekabek 10 urte, IX. Urteurrenean gaude aurten, baina 0. urtetik zenbatuta aurtengoarekin 10 danborrada izango dira. Ospakizun ofizialak Sanandresen aurretik egitea espero dugu.

2010/06/12

Ustekaberen txosna ere Ego-Gain kalean nahi dugu

Filed under: prensa — ustekabe @ 11:50 am
Tags: , ,

Aurten X. urteurrena ospatuko dugula-eta, gastuei aurre egin ahal izateko txosna jartzea erabaki dugula iragarri genuen. Udalak -kontsultarik egin gabe- erabaki du txosnak tokiz aldatzea. Toki berriak ez ditu beharrezko baldintzak betetzen, eta hori dela eta bat egiten dugu txosnagunea Ego-Gain kalean mantentzearen alde.

Albistea beste toki batzuetan:

2010/06/08

Txosna jarriko dugu Ego-Gainen

Filed under: prensa — ustekabe @ 2:16 pm

Hamar urte beteko ditu aurten Ustekabek, eta urteurreneko gastuak finantziatu ahal izateko txosna jarriko dugu sanjuanetan.

Prentsa oharra hemen:

Ustekabe pondrá txosna en Ego-Gain

La fanfarre Ustekabe cumplirá 10 años el curso que viene, y está preparando actos conmemorativos para celebrarlo. Para poder financiar estas celebraciones la Fanfarre Ustekabe pondrá una txosna en Ego-Gain estos Sanjuanes, como vienen haciendo otros colectivos en los años precedentes. Al conocer el anuncio por parte del consistorio de que dichos actos no podrán contar con la colaboración económica municipal, y con las dificultades que hay para conseguir patrocinios debido a la crisis, las esperanzas de Ustekabe para poder sufragar sus gastos están depositadas en la txosna que instalarán durante las fiestas en la calle Ego Gain.

Aunque todavía no han anunciado los actos que están preparando, todavía son recordados los actos conmemorativos que organizaron en su V. Aniversario, con una Alderde de Fanfarres que congregó en Eibar a la txaranga Mauxitxa de Elgoibar, Irulitxa de Ermua, Sama-Siku y Turutarra de Bilbao, y a la cuadrilla de blusas Los Alegríos. Aquel aniversario también fue la primera vez que actuó en Eibar un grupo de batukada (txaranga de percusión), que desde entonces se ha visto en varios ocasiones en Eibar. Asimismo, se organizó un concierto de la antigua Banda de la Musika Eskola con la dirección de Mari Karmen Etxeberria. Todo esto fue en noviembre de 2005.

La fanfarre Ustekabe se fundó a finales de 2000., constituyendo así la primera agrupación de estas características en Eibar, una necesidad que se venía palpando ya que en los diferentes actos festivos había que traer txarangas de otras localidades. El contínuo progreso de Ustekabe le ha llevado a situarse entre las mejores fanfarres que se conocen actualmente en el País Vasco, con actuaciones a sus espaldas que lo avalan: Bilbao, Vitoria, Donostia, La Rioja, Barcelona…

El pasado fin de semana Ustekabe actuó en los actos organizados por Eskozia La Brava para “calentar motores” en las horas previas al partido del Eibar. La próxima actuación de Ustekabe será en la tamborrada de niños el día de San Juan, 24 de junio, con lo que quedará abierta la temporada de verano. Ustekabe está trabajando paralelamente en la línea musical y en la organización de una txosna durante las fiestas de San Juan que se situará junto al resto (en Ego Gain) para así conseguir financiación alternativa para el programa conmemorativo de su X. aniversario.

Blog at WordPress.com.